Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

Doktoretza-prozesuko lan-kontratua

Egin dezakezun doktoretza-prozesua IK4ko zentro eskaintzailearen lan-kontratu bati lotuta dago.
Hemen dituzu lan-harreman horren xehetasunak eta ezaugarriak.

Tesi-tutoretza edo kozuzendaritza bat izango duzu zentroan, eta hark lagunduko dizute behar den maila zientifikoa bermatzen eta goi-mailako teknologiako trebakuntza- eta ekipamendu-baliabideak eskuratzen.

 
PLANAREN EZAUGARRIAK

IK4ren Doktoretza Talentuaren Sustapena

Doktoretza-prozesuko lan-egoera

Doktoretza-tesia egiteko, eskaintza bakoitzean hautatutako pertsonak iraupen jakin bateko lan-kontratua izango du, zentro eskaintzailearekin sinatua. Kontratua urtero berrituko da doktore-gradua eskuratzeko hitzartuta dagoen epealdian zehar.

Iraupena

Doktoretza-prozesuak 3 urte iraungo du, eta, epe horren bukaeran, doktore-gradua eskuratu behar da. Denboraldi hori gehienez ere beste urtebetez luza daiteke, baldin eta zentroak irizten badio badaudela nahikoa arrazoi luzapen hori justifikatzeko.

Ordainsaria

Ordainsari gordina, guztira, 48.000 €-koa izango da hiru urte horien multzorako, eta hilero ordainduko zaio dagokiona. Zenbateko hori ordainsari finko minimoa da.


IK4ko zentro bakoitzak ordain gehigarri bat ezar dezake, barne-koherentziako irizpideak edo egokitzat jotzen dituen beste irizpide batzuk erabilita.

Doktoretza-programa batean matrikulatzea

Doktoretza-prozesua egiteko, ezinbestekoa da dagokion unibertsitateko doktoretza-programa batean matrikulatzea. Unibertsitateak berak ezartzen dituen egunetan egin behar da matrikulazioa, eta, nahitaez, kontratuaren hasieran edo lehenengo urtean zehar.

IK4ko zentroaren inbertsioa doktoretza-prozesu bakoitzean

Doktoretza-prozesua behar bezala gara dadin, doktoregaia atxikitzen zaion IK4ko zentroak bere gain hartuko ditu doktoretza-kostu hauek, adostutako ordainsariaz gain:

  • Tesia egiten den unibertsitateko doktoretza-programatik eratorritako matrikularen zenbatekoa eta tasak.
  • Egin beharrerako lanean behar diren baliabide informatikoak eta altzariak egokitzeko eta prestatzeko kostuak.
  • Tesiaren esperimentazio-fasearen testuinguruan beharrezkoak izan daitezkeen materialen kostuak, bai eta ekipamendu zientifikoaren eta bereziaren erabilera ere.
  • Zentroak egokitzat jotzen duen prestakuntza osagarrirako laguntza.
  • Doktoretza-prozesuari lotuta egon daitezkeen beste kostu orokor batzuk.

Hasiera-data

Lehenengo edizio honetan, aurreikusten da 2016ko irailean/urrian hastea (doktoretzako matrikulazioa 2016/2017 ikasturtean).

Doktoretza Talentua Sustatzeko Planeko konpromiso orokorren esparrua

Araubide juridikoa

IK4ren Doktoretza Talentua Sustatzeko Plan hau iraupen jakineko kontratuetarako lan-araudiak gidatzen du. Horrez gainera, IK4ko zentroetan aplikatzen diren estatutuen, hitzarmenen eta barne-araudi orokorraren mende dago. Horiei eta zentro bakoitzaren jardunbide egokiei jarraikiz, klausula espezifikoak eta puntualak ezar daitezke, plan osoak IK4 Research Alliance-ko erakunde guztietan orokortu ezin dituen berezitasunak kontuan hartzeko.

Doktore-gradua eskuratzeko konpromisoa

Plan honetan parte hartzeak eskatzen du konpromisoa hartzea doktoretza-tesia adierazitako epeetan eskuratzeko (3 urtean edo, salbuespen gisa, 4 urtean).

Plan honetan parte hartzen duten doktoregaiek konpromisoa hartzen dute prozesua bertan behera ez uztera aldebakarrez, bukatu aurretik.

Ikertzaile doktoregaiek doktore-gradua lortu aurretik beren borondatez baja ematen badute, konpromisoa hartzen dute zentro kontratatzaileari ordaintzeko matrikulazio-gastuak, tasak eta haiek kontratatu dituen egunetik borondatezko baja bitartean zentroari eragindako prestakuntza-gastu guztiak, (biltzarrak, egonaldiak eta antzekoak)
.

Penalizazio posibleetatik kanpo geratzen dira doktoregaiari prozesuarekin jarraitzea eragozten dion arrazoia ustekabeko baja bada, borondatearen kontrakoa, edo egoera larri eta berehalako bat gertatu bada.

Eskubideak eta betebeharrak

Doktoretza-prozesuak betetzeko hautatutako pertsonek eskubide eta betebehar hauek izango dituzte:

Eskubideak

  • Doktoretza garatzeko prozesuan iraupen jakineko lan-kontratua izatea.
  • Tesiaren gaiarekin bat datorren proiektu batean edo gehiagotan parte hartzea, eta tesia egiten erraztuko dion trebakuntza egokia jasotzea.
  • Doktoretzan behar den maila zientifikoa bermatzeko dagokion laguntza eta tutoretza izatea.
  • Jabetza intelektualaren egiletza edo egilekidetza aitortzea gaiari buruzko legeek ezartzen duten baldintzetan.
  • Bere jarduera normaltasunez garatzeko behar dituen baliabideak, tresnak edo ekipoak izatea.

Betebeharrak

  • Doktore-gradua zehaztutako epean eskuratzea.
  • Planak ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea.
  • Ez jakinaraztea, ez eta publikoki nahiz pribatuki erabiltzea ere zentroari buruz doktoretza-prozesuan eskuratu duen informazioa, hala nola hauek —batzuk aipatzearren, baina mugatu gabe—: zentroari buruzko informazioa, dokumentazioa, ezagutza teknikoak, teknologiak, know-howa, lan-metodoa, etab.; bai konfidentzialak direnean edo jabetza industrial gisa, jabetza intelektual gisa edo enpresa-sekretu gisa babestekoak direnean, bai babes beharrik edo konfidentzialtasunik ez dutenean ere.
  • Atxikitako zentroaren barne-araudia edo funtzionamendukoa errespetatzea, batez ere lan-baldintzei eta arriskuak, segurtasuna eta osasuna prebenitzeko arauei dagokienez.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.