Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IK4ren Doktoretza Talentuaren Sustapena

Ongi etorri IK4ren Doktoretza Talentua Sustatzeko atarira.
Atari honetan, doktoretza-tesiak egiteko IK4k zure eskura jartzen dituen eskaintzak ikusi ahal izango dituzu.

Proposatutako gai guztiek lotura estua dute IK4ko zentroetako ikerketa-arloekin, eta ezagutza sortzeko proiektu baten esparruan garatzen dira.

 

DOKTORETZAK

 

Materiala zuzenean laser bidez urtuz jalkitzeko prozesua garatzea, aleazio metalikoen egitura eta osagai funtzionalen gehikuntzako fabrikaziorako

HASIERA: 10/2016

BETETA
Materiala laser bidez zuzenean jalkitzea, ingelesez Laser Metal Deposition (LMD) deritzona, osagai eta egitura metalikoak fabrikatzeko azken urteetan aurrerapen handiena egin duen tekniketako bat da. Substratu baten gainazalean injektatutako material metalikoa —hauts-forman nahiz hari-forman— zuzenean laser bidez fusionatzea da teknika, eta forma definituko egitura trinkoak lortzen dira.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Fabrikazioko Teknologia Aurreratuen Unitatea

Gehikuntzako fabrikazioa

 

Artezketarako harriak diamantatzeko teknologia

HASIERA: 10/2016

IREKITA
Diamantatzea (artezteko harria berpiztea + zorroztea) funtsezkoa da piezen artezketan ekoizpen eta kalitateari dagokienez eskatzen diren zehaztapenak lortzeko. Garrantzi hori gorabehera, nahiko gutxi aztertu da prozesua (artezketa prozesuarekin alderatuta), bere oinarrien ikuspuntutik eta oinarri horiek piezaren azken emaitzarekin dituzten loturen ikuspuntutik. Hau da tesiaren ikerketa eremua: Diamantatzearen oinarrien modelizazioa eta ezaugarritzea (teorikoa eta esperimentala), prozesua...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Departamentua

Mekanizazioa eta Produkzio Sistemak

 

Lengoaia natural biomedikuaren prozesamendua

HASIERA: 10/2016

IREKITA
Ikerkuntza klinikoaren komunitateak eta komunitate medikuak erdi-egituratu eta egitura gabeko testu-dokumentu ugaria sortu, kudeatu eta erabiltzen ditu. Ikerkuntza klinikoak burutu, pazientei ematen zaien harrera mailak hobetu eta tratamenduen emaitzak erraz ebaluatzeko aipaturiko dokumentuen edukietara sarbidea izan behar dute -aukeran, modu automatikoan. Egitura gabeko testu-dokumentuetan dagoen edukiaren ezagutza (hala nola patologia txostenak, nota klinikoak) oinarrizkoa da helburu horiek lortzeko.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologiak

Lengoaia Naturalaren Prozesamendua

 

Litio ioizko baterien sistema berrien integrazioa balio erantsi handiko produktu edo zerbitzuen garapenerako.

HASIERA: 10/2016

BETETA
Azken urteetan, eta bereziki automobilgintzaren munduaren bultzadagatik, litio ioizko bateriak asko aldatzen ari dira. Alde batetik, urtero litio ioizko baterien prezioa gutxi gorabehera %10 jaisten da eta, bestetik, litio ioizko gelaxkek gero eta prestakuntza tekniko hobeak eskaintzen dituzte; izan ere, nabarmentzen ari dira gero eta iraupen handiagoa eta energi dentsitate handiago dutelako. Litio ioizko baterien bilakaera bikoitz hori aukera berriak sortzen ari da industriaren sektorean,...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Energia eta Potentziako Elektronika

Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

 

Application of advanced signal processing techniques for estimation of material properties

HASIERA: 09/2016

IREKITA
Pieza bat osatzen duten materialen propietateen estimazioak, non pieza horiei ezartzen zaien seinaleen alterazioetan sortzen den efektuan oinarritzen den,  test ez suntsikorretan erabiltzen diren teknika ugariren oinarri dira. Tesiaren helburua aztertu behar den piezaren parametroen detekzio-ahalmenean eta analisian lor daitezkeen irabaziak ikertzea da, seinaleen prozesatze teknika aurrerakoiak seinalean bertan aplikatuz, eta CEITen garatzen ari diren tekniketarako ad-hoc algoritmoa garatzea.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Informazio- eta Komunikazio-Teknologia

Electrónica Digital y Comunicaciones

ERABILTZAILE ALTA

Baldintzak

Doktoretza-tesia egiteko eskaintzaren bat eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira:

Zentroek argitaratutako eskaintzek eskakizun espezifikoak izan ditzakete. Ez dute eragotziko planean onartua izatea, baina kontuan hartuko dira hautagaitzaren hautaketa-prozesuan.

.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.