Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

Gaur egun IK4 osatzen duten pertsonen % 30 baino gehiago doktoreak dira

Pertsonalki garatzen lagunduko dizu doktoretzak, eta aukera emango dizu I+G+Bko proiektuak lantzeko ezinbesteko diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko.

Ikus ezazu nolakoa den doktoretza-eskaintza batean izena emateko prozesua, nolakoa izango den hautapena eta kontratazioa bera.

 
PROZESUA

Eskaera, hautaketa eta kontratazioa

Eskaerak aurkeztea

Pertsona interesatuek beren hautagaitza eskainitako prozesu bakoitzera aurkeztu dezaten, eskaera-formularioa bete behar da, eta berariaz eskatzen den dokumentazioa erantsi.

IK4ko zentro bakoitzak kudeatuko ditu berak aurkeztutako eskaintzen eskaerak eta hautaketa-prozesua.

Hautagaiek prozesu batean edo gehiagotan eman dezakete izena (gehienez ere hirutan), eta lehentasun-ordena adierazi behar dute. Aukeraketa hori erabiliko da hautaketa-prozesu bakoitzeko hautagaitzak osatzeko. Hautagaitza bat, lehenengo lehentasun gisa hautatuta daukan eskaintzatik baztertu arren, kontuan hartuko da hurrengo lehentasun-ordenako eskaintzan.

Eskaerak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu daitezke.

Eskaerak aurkezteko datak

Eskaintza irekita badago soilik —postu hori beteta ez badago, alegia— aurkeztu daitezke proposatutako tesi-eskaintzetarako hautagaitzak.

IK4ren Doktoretza Talentua Sustatzeko 2016ko Planerako eskaerak ekainaren 16tik eskaintza bakoitzak ezartzen duen azken egunera arte aurkeztu daitezke.

Hautaketa-baldintzak

Zentro bakoitza arduratuko da jasotako hautagaien ebaluazio-prozesuaz, eta hautagaitzak banan-banan baloratuko ditu ea eskatutako eskakizunetara egokitzen diren, bai eta prozesua hobeto betetzeko dela bermatuko duten beste irizpide batzuetara egokitzen diren ere.

Doktoretza-tesia egiteko eskaintzaren bat eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira:

- EAEn bizitzeko eta lan egiteko baimena ematen duen ziurtagiria edukitzea (NANa, AIZa edo pasaportea eta bizileku-txartela).
- Doktoretzarako sarbidea ematen duen 300 ECTS kredituko goi-mailako unibertsitate-titulua edo master ofiziala izatea (doktoretza-programa batean matrikulatu aurretik).
- Ingelesa (maila aurreratua).
- Ikertzeko bokazioa.

Zentro bakoitza arduratuko da jasotako hautagaien ebaluazio-prozesuaz, eta hautagaitzak banan-banan baloratuko ditu ea eskatutako eskakizunetara egokitzen diren, bai eta prozesua hobeto betetzeko dela bermatuko duten beste irizpide batzuetara egokitzen diren ere.

Hautagaitzen azken hautapena egiteko, hautagaiak nahitaez bete behar ditu planean sartzeko eskakizunak, bai eta proposatutako prozesu bakoitzaren eskakizun espezifikoak ere.

Prozesua eskaintzen duen IK4ko zentroak hutsik utz dezake eskaintza, baldin eta uste badu hautagaietako inork ez dituela ondo betetzen proposatzen den doktoretza behar bezala garatzeko baldintzak.

 

Kontratazioa

Behin hautagaia hautatutakoan eta hark dagokion adostasuna emandakoan, lan-kontratua sinatuko da “Doktoretza-prozesuko lan-egoera” atalean deskribatutako baldintzetan.

Zentro bakoitzean hautaketa-prozesuak banaka bukatu ahala hasiko dira hautagaiak lanean.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.