Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

VICOMTECH

Computer Graphics, Visual Computing eta Multimedia teknologietako ikerketa aplikatuko zentroa.

 
DOKTOREGOA

VICOMTECH

Lengoaia natural biomedikuaren prozesamendua

VICOMTECH

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

Ikerkuntza klinikoaren komunitateak eta komunitate medikuak erdi-egituratu eta egitura gabeko testu-dokumentu ugaria sortu, kudeatu eta erabiltzen ditu. Ikerkuntza klinikoak burutu, pazientei ematen zaien harrera mailak hobetu eta tratamenduen emaitzak erraz ebaluatzeko aipaturiko dokumentuen edukietara sarbidea izan behar dute -aukeran, modu automatikoan. Egitura gabeko testu-dokumentuetan dagoen edukiaren ezagutza (hala nola patologia txostenak, nota klinikoak) oinarrizkoa da helburu horiek lortzeko.

Lengoaia biomedikuak bereriazko terminologia, hitz polisemikoak (hitz homonimoak) eta akornimoak modu trinkoan erabiltzen du. Gainera, anbiguotasun eta aldakortasun handiko lengoaia da: medikuek hitz eta izen berriak sortzen dituzte zehazki, maila sintaktiko eta semantikoan idazkera modu desberdinak erabiltzen dituzte, hitz askok aldaera lexiko eta tipografikoak aurkezten dituzte eta esamolde erreferentzial eta inferencia asko erabiltzen dira. Arrazoi hauengatik, ohiko lengoaia naturaleko prozesamendu tresnak ezin dira eremu biomedikura zuzenean aplikatu.

Ikerketa lan honek lengoaia natural biomedikuaren prozesamenduan artearean egoeran aurrera egin nahi du. Beste gauza batzuen artean arloko lengoaia naturalaren prozesamendu tresnak egokitzeko moduak aztertuko dira baita akronimo, farmako, gaixotasun edota prozeduren antzemate eta desanbiguotasun teknikak ere. Aztertuko diren algoritmoek datu kopuru handien denbora errealeko prozesamendu metodologiak eta ikaste teknika gainbegiratu eta ez gainbegiratuak hartuko ditu.

Garatzen diren algoritmo, metodo eta teknikak erabilpen errealeko aplikazioetan ebaluatuko dira, adibidez paziente kohorteen identifikazioa, erabaki klinikoaren euskarria, medikuntza pertsonalizatua edo farmakoen garapena eta hauen erabilgarritasuna eremuko adituek balidatuko dute.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Lengoaia Naturalaren Prozesamendua

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

Informatika/Hizkuntzalaritza Konputazionalean lizentzia edo antzekoa

Java eta Python ezagutzak

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.