Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

TEKNIKER

Osatzen duten pertsonek beren bezeroen berritzeko gaitasuna sustatzeko eta haien kapital teknologikoa handitzeko bokazioa dute.

 
DOKTOREGOA

TEKNIKER

Materiala zuzenean laser bidez urtuz jalkitzeko prozesua garatzea, aleazio metalikoen egitura eta osagai funtzionalen gehikuntzako fabrikaziorako

TEKNIKER

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

Materiala laser bidez zuzenean jalkitzea, ingelesez Laser Metal Deposition (LMD) deritzona, osagai eta egitura metalikoak fabrikatzeko azken urteetan aurrerapen handiena egin duen tekniketako bat da.

Substratu baten gainazalean injektatutako material metalikoa —hauts-forman nahiz hari-forman— zuzenean laser bidez fusionatzea da teknika, eta forma definituko egitura trinkoak lortzen dira.

Hainbat aplikazio ditu metodoak. Oro har, higaduratik eta korrosiotik babesteko estaldura gisa erabiltzen da, edo hainbat industria-sektoretako osagaiak konpontzeko; esaterako, sektore hauetan: moldegintza eta matrizegintza, inplanteen eta tresna medikoen sektorea, aeronautika, trengintza eta automobilgintza. Berriki, hiru dimentsioko osagai metalikoak fabrikatzeko erabiltzen ari dira.

Hauts-ohe jalkiaren gehikuntzako fabrikazio-metodoekin alderatuta (Selective Laser Melting edo Electron Beam Melting), LMD teknologiak jalkitze-tasa handiagoak erabiltzeko eta pieza handiagoak fabrikatzeko aukera ematen du. Bestalde, nahiz eta azaldutako abantailak izan, hainbat industria-sektoretan gero eta interes handiagoa sortu (aeroespaziala, automobilgintza, biomedikuntza...) eta teknologia goraldian egon, oraindik asko dago egiteko, merkatuaren beharrei osotasunean erantzuteko. Adibidez, industriak gero eta gehiago eskatzen ditu honelako ezaugarriak dituzten balio erantsi handiko osagai metalikoak fabrikatzeko teknologiak: jalkitze-tasa handikoak (> 5 kg/h) eta, beraz, fabrikazio-abiadura handikoak, erreproduzigarritasun eta akabera onekoak,ahalik eta material gutxien alferrik galtzen dutenak eta emisio kutsatzaile gutxien isurtzen dituztenak. Aldi berean, teknologia malguagoak eskuragarri izatea eskatzen dute; pieza handiagoak eta pisu eta neurri txikiagokoen propietate mekaniko berberak dituztenak egiteko gai direnak. Azkenik, industriaren helburua da kostuak murriztea, eusteko, doitzeko eta erreferentzia-puntuak hartzeko denborak murriztuz, osagai bat fabrikatzeko behar den eragiketa-kopurua murriztea, eta, gainera, pieza makina batzuetatik besteetara eraman beharrik ez izatea hura fabrikatzeko prozesuetan.

Doktoretza-tesi honen helburua osagai metaliko funtzionalak fabrikatzeko jalkitze-prozesua LMD teknika bidez garatzea da.

Azterketak, jalkitze-estrategiak izango ditu ardatz, eta hainbat motatako egiturak fabrikatzeko aukera ematen duten prozesu-parametroen eta -aldagaien analisia egingo da: horma meheak, egitura sendoak, horma inklinatuak, zilindroak, euskarriak, euskarri-egiturak eta haien diseinua, etab., akatsik gabeak (poroak, arrailak eta herdoiltzea) eta kalitate mikroestruktural onekoak. Hona hemen garatu beharreko alderdi nagusiak:

a)     Jalkitze-tasa handietan eta prozesuaren eraginkortasun-tasa handietan dimentsio handiko egiturak fabrikatzeko prozesuaren parametro-kondizio onenak aztertzea.

b)    Jalkitze-metodoak zehaztea: teknologiaren mugen definizioa (muga-angelua, errefortzu-egiturak, etab.) eta tamaina handiko eta geometria arrunteko piezetan produktibitatea eta kalitate geometrikoa handitzeko jalkitze-estrategia optimoak.

c)     Prozesuan begizta itxiko kontrol-sistemak garatzea, fabrikatu beharreko piezaren kalitate estrukturala eta geometrikoa optimizatzeko.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Fabrikazioko Teknologia Aurreratuen Unitatea

Ikerketa-lerroa

Gehikuntzako fabrikazioa

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

- Ingeniaritza edo Fisika Zientziak (goi-mailako titulua edo masterra). Titulazioak aukera eman behar du tesi-eskaintza honekin bat datorren doktoretza-programa batean sartzeko. Ingelesa (maila aurreratua).
- Bereziki balioetsiko da materialen zientzietako eta l-monitorizazioko ezagutzak izatea, programazioko (Matlab-Simulink, LabView, C, FEM, etab.) eta datu-tratamenduko trebetasunak, eta sistema-kontrolen aurretiko ezagutzak.
- Ezinbestekoa da ikertzeko bokazioa izatea, eta arazoak konpontzeko ekimena eta gaitasuna izatea.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.