Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

TEKNIKER

Osatzen duten pertsonek beren bezeroen berritzeko gaitasuna sustatzeko eta haien kapital teknologikoa handitzeko bokazioa dute.

 
DOKTOREGOA

TEKNIKER

Laser bidezko fabrikazio-sistemaren kontrol holistikoa, teknologia kognitiboetan oinarritua

TEKNIKER

HASIERA: 10/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Ekoizpen-sistemen optimizazioa izan da industria-sektorearen lehiakortasunaren ardatzetako bat, eta ikuspegi askotatik landu da (antolaketa, mantentze-lanak, etab.).

Sentsoreak ekoizpen-ekipamenduan masiboki txertatu eta datu horiek tratatzeko gai diren teknologiak garatuta, lan-ildo berriak irekitzen dira optimizazioari ikuspegi global batetik ekiteko.

Ekoizpen-sistematzat ekoizpen-ekipoak berak eta sistema osagarriak (mantentze-lanak, ikuskapena, etab.) harturik, tesi honetako “Ekoizpen-sistemak teknologia kognitibo bidez optimizatzea” lan-ildoaren helburua hau da: kontrol-metodo berriak ikertzea eta garatzea, maila desberdinetan, haien bidez ekoizpen-sistema gai izan dadin sortzen diren egoeretara adimentsuki egokitzeko, eskura duen informazioa erabiliz.

Hauek dira aztertu beharreko alor nagusiak:

  • - Zenbait kontrol-ziklo dituzten ekoizpen-sistemak kontrolatzeko ereduak definitzea: kontrola bera, ikaskuntza, erabakiak hartzeko laguntza, etab.

  • - Teknologia kognitiboak erabiltzea sistemaren kontrol- eta optimizazio-ziklo horietan.

  • - Laserrean oinarritutako sistemaren/prozesuaren eredua definitzea.

  • - Ereduak simulazio bidez baloratzea.

  • - Agertoki sinplifikatu batean egiaztatzea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Kudeaketa Industrialaren Unitatea / Informazio Sistema Adimendunen Unitatea

Ikerketa-lerroa

Ekoizpen-sistemak teknologia kognitibo bidez optimizatzea

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

- Masterra izatea (doktoretza hasi aurretik bukatua egon behar du), ikerketa-bokazioa edukitzea eta ingelesa jakitea.
- Bereziki interesgarriak dira EHUko Ingeniaritza Industriala Unibertsitate Masterra; Automatizazioa, Elektronika eta Kontrol Industriala Unibertsitate Masterra (Deustu), eta Ingeniaritza Industriala Masterra (Tecnun), eta baliteke master gehiago ere izatea aurrerantzean doktoretza-programan sartzeko.
- Biziki balioetsiko da ekoizpen-prozesuei, Machine Learningi eta abarri buruzko ezagutzak izatea.
- Ezinbestekoa da taldean lan egiteko eta arazoak konpontzeko ekimena eta gaitasuna izatea.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.