Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

TEKNIKER

Osatzen duten pertsonek beren bezeroen berritzeko gaitasuna sustatzeko eta haien kapital teknologikoa handitzeko bokazioa dute.

 
DOKTOREGOA

TEKNIKER

Abiadura handiko eta potentzia txikiko eragingailuetan banda zabalaren teknologian oinarritutako bihurgailuen bideragarritasuna aztertzea

TEKNIKER

HASIERA: 10/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Gaur egungo potentzia-aplikazioen merkatuko eskaera gero eta zorrotzagoen ondorioz, gero eta bihurgailu sofistikatuagoak behar dira, eraginkorragoak, trinkoagoak eta seinalearen kalitate hobekoak. Gaur egungo bihurgailuen oinarria —siliziozko erdieroalea— teknologiaren muga teorikoetatik gertu dago; beraz, hobetzeko aukerak urriak dira. Azken hamarkadatan, silizioa ordezteko ezaugarri egokiak dituzten materialak ikertu dira, eta banda zabaleko erdieroaleetara iritsi. Teknologia horretan, galio nitruroa (GaN) eta silizio karburoa (SiC) nabarmentzekoak dira.

Banda zabaleko erdieroaleek ohiko erdieroaleek baino galera gutxiago sortzen dute, eta tenperatura handiagoan funtzionatu dezakete. Horri esker, bihurgailu trinkoagoak eta eraginkorragoak lor daitezke. Gainera, kommutazio-maiztasun oso handietan funtzionatu dezakete, eta, hala, kalitate hobeagoko seinaleak sortu iragazki txikiagoekin.

Teknologia berri horrek aukera ugari ireki ditu alor batzuetan. Hauetan, besteak beste: ibilgailu elektrikoa/hibridoa, eragingailuak, fotovoltaikoa eta elikadura-iturriak, oro har. Itxaropenak itxaropen, xehetasunez aztertu behar da teknologiaren bideragarritasuna, haren kommutazio-abiadura handiak zarata elektromagnetikoaren gune bihurtzen baitu, haren fidagarritasuna ez baitago probatuta eta kostu handia baitu, teknologia gaztea delako.

Tesiaren helburua da banda zabaleko erdieroaleen ekarpena eta bideragarritasuna aztertzea abiadura handiko eragingailu elektrikoetan erabiltzen diren bihurgailuetan, makina-erremintako aplikazioei (elektromandrinoak) eta inertzia-bolanteetan oinarritutako biltegiratze-sistemei erreparatuz. Teknologia berriari esker, aurrez aipatutako abantailez gain, kontrol-dinamika eta sistemaren prestazioak hobetu ahalko dira.

Hauek dira tesian garatu beharreko alderdiak:

  1. Banda zabaleko erdieroaleetan oinarritutako bihurgailua dimentsionatzea eta diseinatzea. Alderdi termikoak nahiz osagai parasitoen efektuak (modu komuna, gaintentsioak…) kontuan hartuko dira. Haiek arintzeko soluzioak aztertuko dira.

  2. Abiadura handiko makinarako kontrol-algoritmo optimoa aztertzea eta garatzea, gauzatze-denbora, pare-kizkurdura eta makinaren parametro-mendetasuna eta abar kontuan hartuz.

  3. Kommutazio-maiztasunen mugen eta kontrol-dinamikaren azterketa, eraginkortasunaren nahiz kontrol-algoritmoaren maiztasunaren aldetik. Siliziozko bihurgailu konbentzionalekiko alderaketa.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Automatizazio eta Kontrolaren Unitatea

Ikerketa-lerroa

IKTak-Eragingailu eta makina elektromagnetikoak

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

- Masterra izatea (doktoretza hasi aurretik bukatua egon behar du), ikerketa-bokazioa edukitzea eta ingelesa eskatzen dira.
- Bereziki interesgarria da Mondragon Unibertsitateko Energia eta Potentzia Elektronika Unibertsitate Masterra, baina ez dira baztertzen bestelako ikasketak.
- Ezinbestekoa da arazoak konpontzeko ekimena eta gaitasuna izatea.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.