Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

LORTEK

Proiektu industrialaren  ikerketa,  manufacturing-eko  sektoreko enpresetara orientatuta.

 
DOKTOREGOA

LORTEK

PhD position in Wire and Arc based Additive Manufacturing (WAAM) – mechanical performance and metallurgical analysis of parts manufactured by double wire arc processes

LORTEK

HASIERA: 10/2018

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2021

Deskripzioa

WAAM teknologietako doktoretza-postu bat ireki da.Doktoretza-ikaslea IK4-LORTEKeko Prozesu Sailean eta WAAM teknologien ikerketa-taldean sartuko da.

Doktoretza-lanaren xedea da titaniozko eta aluminiozko aleazioekin WAAM bidez pieza aeronautikoak fabrikatzeko prozesu errentagarri bat garatzea.Halako aleazioak asko erabiltzen dira pieza eta egitura aeronautikoetan.Salmenten proportzio handi bat hegazkingintzara bideratua duten titaniozko eta aluminiozko piezak ditugu jomugan, hala nola:

1) Ti6Al4V-z egindako fuselaje-piezak edo -egiturak (Gr.23).

2) Erresistentzia handiko (2XXX, 7XXX edo antzekoa) aluminiozko aleazioekin egindako fuselaje-piezak edo -egiturak.

Helburua da azken formaren oso gertuko piezak fabrikatzea, hariz hari eta geruzaz geruza soldatuta.Robotika-sistemak erabili behar dira IK4-LORTEKen dauden CAD/CAM sistema egokiekin batera.

Hari bikoitza duen arku bidezko soldadura-prozesua (CMT TWIN teknologia) erabiltzean oinarritzen da berrikuntza. Prozesu horri esker, deposizio-tasa altuak lortzen dira (funtsezkoa da mekanizazioaren aldean ekonomikoki bideragarria izan dadin), eta erreakzio kimikoak egiten dira tokian bertan, behar diren konposizio kimikoak lortzeko.

Ti6Al4V-ri dagokionez, IK4-LORTEKek esperientzia du CMT prozesuetan.Barne-akatsik ez duten eta propietate mekaniko onak dituzten panelak eta pieza sinpleak fabrikatu ditugu, tratamendu termiko espezifikoa eman ondoren —eskura daude dokumentu zientifikoak—.CMT prozesu bakar baterako izan dugun deposizio-tasarik onena 2,3 kg/h da.Deposizio-tasa 5 kg/h-raino igotzea da erronka, deposizio-tasa altuko beste prozesu batzuekin lehiatu ahal izateko (EBAM eta deposizio azkarreko plasma; izapidetzen ari dira bi prozesu horien patenteak).Horretarako, CMT TWIN prozesuetan erabili beharreko parametroak doitu behar dira.

Bestalde, CMT TWINeko elikadura-sistema bakoitzean metal betegarri desberdina erabil daitekeenez, azken soldadura-hariaren konposizio kimikoa doitu nahi dugu komertzialki eskura dauden metal betegarriak, hari-diametroak eta elikadura-tasak konbinatuz.Helburua da kontzeptu hori erabiltzea 2XXX eta 7XXX-ko konposizio kimikoak tokian bertan garatzeko, aluminio-hari soldagarriak konbinatuz (Al-Cu + Al-Mg aleazioak).Horretarako, CMT TWIN prozesua doitu behar da.

Hauek dira doktoretza-ikaslearen lan zientifikoaren ardatzak:

  • CMT TWINen oinarritutako WAAM prozesuaren garapena, aleazio jakin batzuetarako.
  • Prozesuaren parametroak optimizatzea
  • Irregulartasunik gabeko eraikuntza bermatzeko deposizio-estrategiak zehaztea
  • Piezen ezaugarritze metalurgiko aurreratua
  • Piezen ezaugarritze mekanikoa

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Prozesuak saila

Ikerketa-lerroa

Fabrikazio Gehigarria

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2018

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2021

Beharrezko baldintzak

-          Zientzietako Masterra Ingeniaritzan, Kimikan edo Fisikan.

-          Masterra Ingeniaritzan, Masterra Fisika Kimikoan

 

 

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.