Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

LORTEK

Proiektu industrialaren  ikerketa,  manufacturing-eko  sektoreko enpresetara orientatuta.

 
DOKTOREGOA

LORTEK

New alloys development optimized for additive manufacturing technologies, characterization for further industrial applications

LORTEK

HASIERA: 09/2017

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

    Deskripzioa

    Manufaktura aditiboaren garapena ezagutza-maila handi batera iritsia da, hala piezen fabrikazioari dagokionez, nola haien aplikazioa nabarmentzen den sektoreei dagokienez. Teknologia sendotua dago, eta, beraz, une honetan prozesuaren industrializazioan egin behar da indarra; besteak beste, fabrikazio aditiborako material berrien pertsonalizazioan. Alderdi horrek berebiziko garrantzia hartzen du aleazio baten “ad hoc” diseinua erabakigarria denean pieza jakin batzuk manufaktura aditiboaren bidez industrializatzeko aukera izateko.

    Ikerketaren gaia: manufaktura aditiboaren bidezko fabrikazio-prozesua garatzea zenbait materialekin, hala nola aluminio batzuk eta altzairu bereziak, zeinek aleazioaren berariazko diseinu-azterketa bat eskatzen baitute; fabrikazio-estrategiak; mikroegituren azterketa; karakterizazioa, eta geroko erabilerari begirako beste garapen batzuk.

    Doktoregaiak diziplina anitzeko talde batekin egin beharko du lan, eta aleazio batzuen lan-parametro optimoak ezarriko ditu, aldi berean zehaztuz haien ezaugarri mikroegiturazko eta mekanikoak; horrez gain, gerora industrian izan ditzaketen aplikazioak nabarmenduko ditu.

    Aukera izango du ezagutza hauetan sakontzeko: laser-prozesuen fabrikazio aditiboa, eta SLM, WAAM eta LMD teknologietara aplikatutako metalurgia.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Fabrikazio aditiboko / fabrikazio adimenduneko prozesuak

    Ikerketa-lerroa

    AMko prozesuaren garapena

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    09/2017

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    09/2020

    Beharrezko baldintzak

    - Masterra izatea ingeniaritza mekanikoan, materialen ingeniaritzan edo antzeko batean.
    - Ingelesa, maila ertaina-altua.
    - Ikerketarako interesa.
    - Gomendatzekoa: Materialen transformazioko, metalurgiako eta karakterizazioko ezagutza.

    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.