Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Safety eskakizunak dituzten industriako eszenatokien zibersegurtasuna baliozkotzeko intrusio testak

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

Gure gizartea, neurri handian, sistema txertatu fidagarrien menpe dago. Garraio sistemak (adibidez, trena, autoa, igogailua), energia sortzeko eta banatzeko sistemak (adibidez, turbina eolikoak, azpiestazioak), makina-erremintak, ekoizpen plantak (adibidez, PLCak), esaterako, sistema txertatu fidagarrien menpe daude. Sistema industrial horiek betidanik izan dute funtzionalki seguru izateko obligazioa, pertsonen eta sistemen osotasun fisikoa sistema horien funtzionamendu zuzenaren menpe baitago. Horrez gain, azken urteetan, sistema horietako asko, orain arte bakartuta edo tokiko sare industrial batera konektatuta zeudenak, sare publikoetara konektatuta egotera pasatu dira, kable bidezko komunikazio protokoloen bidez (Ethernet) edota sare zelularren bitartezko urrutiko komunikazioen bidez. Gauzen Interneta ugaritze honek (IIoT - Industrial Internet of Things) onura asko ekarri ditu berarekin (monitorizazioa eta urrutiko kontrola, floten kudeaketa, urrutiko eguneraketa, mantentze lan prediktiboak, etab.), bai eta negozio eredu berriak ere. Halere, horren ordez, gero eta errazagoa da asmo txarrez sistemei eraso egitea, eta horrek arrisku berriak dakartza, azkenean kalte materialak, galera ekonomikoak, jabego intelektualaren urraketa, eta giza bizitzen galera ere  ekar ditzaketenak. Egoera horren aurrean, industria inguruneetan pertsonak makinetatik babesteaz aparte (segurtasun funtzionala edo safety izenez ezagutzen dena), makinak ere babestu behar dira pertsonen erasoetatik (zibersegurtasuna edo cybersecurity deiturikoa).

Horregatik, sektore hauetan hainbestetan erabiltzen diren segurtasun funtzionalari buruzko araudietan ere ikusten ari da zibersegurtasunaren gaineko kezka hori. Informatikaren munduan, informazioaren segurtasuna eremu heldua da, finkatutako teknikak eta prozedurak ditu eta denborarekin aurrera egiten ari dira mehatxu berrietatik babesteko. Halere, teknika eta prozedura horietako asko egokitu behar dira industriako aplikazioetan erabiltzeko; izan ere, aplikazio horietan kontrol sistemak era askotako ohiko informazio sistemen oso bestelako ezaugarriak dituzten sistema txertatu ugariz osatuta daude.

Horrenbestez, teknika berriak garatu behar dira sistema horiek hardware mailan, sistema eragilean, softwarean eta kable bidezko industria komunikazioetan izan ditzaketen eraso lokaletatik eta urrutiko erasoetatik babesteko. Sektore askotan mehatxu horiek arintzeko premia dago, bai eta jada ezaguna diren eraso eta mehatxuetatik babesteko garatu diren soluzioak baliozkotzeko ere. Tesi hau testuinguru horren baitan kokatzen da, eta  bere helburua da intrusio testak egiteko ingurune bat definitzea industriako eremuko hainbat mailatan aplikatzeko (hardwarea, softwarea eta komunikazioak), zeina eraso eta mehatxuen gaur egungo egoerarekin batera aurrera egiteko gai izan beharko baita. Kontuan hartu behar da baliozkotu beharreko sistemek segurtasun funtzionalari lotutako eskakizunak ere bete beharko dituztela, eta, beraz, egin beharreko lanaren funtsezko zutabea izango da segurtasun funtzionalaren eta zibersegurtasunaren arteko interakzioa kudeatzea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Sistema txertatu fidagarriak

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

Goi mailako ingeniaritza edo  masterra honako espezialitate hauetan (edo baliokidea): Automatika eta industriako elektronika, informatika, telekomunikazioak, sistema txertatuak.  Oso positiboki baloratuko da aurretik informazioaren segurtasunaren gainean ezagutzak edukitzea edo interesatuta egotea.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.