Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Reliable IoT schemes for Industrial harsh environments in the next generation Internet of Things

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Kritikotasun desberdineko datuen fluxuak batera egotea eta transmititzea eta aurkako inguruneetan zerbitzuko kalitateari eta fidagarritasunari lotutako eskakizunak betetzea dira komunitate zientifikoak datozen urteetan heldu beharreko erronka teknologiko handienetako batzuk.   

    Belaunaldi berriko zerbitzuen hedapenerako bermatuta egon behar da komunikazio sareek eskakizun zorrotzak betetzen dituztela. Kontuan hartu behar da, gainera, gaur egun dauden komunikazio protokoloek teknika klasikoak erabiltzen dituztela, eta teknika horiekin egoera askotan ezinezkoa da komunikazio kanalaren muga teorikoetara iristea. Doitasunezko industri automatizazioaren inguruneetan, eta robot banatuen arteko sinkronizazioan edo sistema kritikoen urrutiko eragintzan, esaterako, beharrezkoa da komunikazio sareetako fidagarritasun maila handia izatea. Interferentziek transmisioan paketeen galerak eragitea aintzat hartzen duten inguruneak aurkakotzat jotzen baditugu, gainera, lortu beharreko erronka dimentsio berrietara zabaltzen da.

    Doktore tesiaren proposamen honetan  sakonago landuko dugu aurkako inguruneetan (interferentziak, pakete galerak, etab.) fidagarritasun eta zibersegurtasuneko eskakizun zorrotzak dituzten zerbitzuak hedatzea ahalbidetuko duten komunikazio eskemen definizioa. Gauzen Internetean (IoT). Horretarako, hari gabeko komunikazio eskema berriekin lotura duten kontzeptuak landuko dira (eta No-New-Wires) eskakizun zorrotzeko inguruneetarako, I0T nodoen arteko konektibitatea hobetzea ahalbidetuko duten teknikak erabiliz. Proposatutako komunikazio eskemek, gainera, IoT nodoei dagozkien low-power eskakizunak eta HW baliabideen mugapena osatu beharko dituzte.

    Tesiaren garapenarekin proposatutako eskemak baliozkotu ahal izango dira eta Doktoregaiak proposatutako teknika berriekin lortu daitezkeen emaitzak erakutsiko dira, benetako prototipoen gainean simulazioa eta inplementazioak eginez. Balidazio eszenatokiak definitzeko, hainbat arlotako adituk parte hartuko dute eta industriaren sektoreko enpresa batzuekin interakzioan jardungo da.

    Doktoregaiak hainbat espezialitatetan Doktore eta Goi mailako Ingeniari diren eta proposatutako ikerketa lerroan esperientzia duten pertsonen talde batean parte hartuko du, diziplina askotako eta kualifikazio handiko taldea osatuta.

    Doktore tesian erreferentziazko Nazioarteko Zentro batean egonaldi bat egiteko aukera aurreikusten da (I+Gko Zentroa edo Unibertsitatea), eta Doktoregaiari aukera emango dio erabat kualifikatutako ingurune batean lan egiteko eta Doktoreen Nazioarteko Aipamena lortzeko.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

    Ikerketa-lerroa

    Sistema txertatuak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Telekomunikazioko ingeniaritza, Informatikako Ingeniaritza, Elektronikako Ingeniaritza, Matematikako Lizentziaduna, Fisikako Lizentziaduna, edo antzeko titulazioa.

    Ezinbestekotzat jotzen da ingelesa ondo jakitea (doktoregaiak nazioarteko erreferentziazko zentro batean gutxienez 3 hilabeteko egonaldia egingo du).

    Doktoregaiak ekintzailea izan beharko du, eta komunikazioko kontzeptu eta eskema berriak garatzeko motibatuta egon, eta arazoak konpontzeko gidari izateko gaitasuna eduki.

    Doktoregaiak honako gai hauetan dituen gaitasunak positiboki baloratuko dira:

    -          Programazio lengoaiak: C, C++, etab.

    -          Modelatzeko eta simulatzeko lengoaiak: OPNET, Omnet++, Matlab, etc.

    -          Matematika.

    -          Arazoen konponketa gidatu eta bideratzeko gaitasuna.

    -          Taldean lan egiteko gaitasuna.

    Bokazio zientifikoa
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.