Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Nekearen eraginpean dauden estruktura metalikoetan pitzaduren hazkundea aurreikusteko metodologien garapena

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

    Deskripzioa

    Erantzukizun handiko egitura osagaien diseinuan (presiopeko ontziak, makinen osagaiak, garraioa, energia…) sektore bakoitzean aplikagarriak diren kode bereziak erabili ohi dira, tentsio edota neke irizpideetan oinarrituta egon ohi direnak. Kasu gehienetan, osagai horiek pitzadurak eduki ohi dituzte fabrikazio prozesuarengatik edo prozesua oker dimentsionatzeagatik, eta horren ondorioz beharrezkoa izaten da osagaiaren segurtasuna ebaluatzea, hausturaren mekanikan oinarritutako kalkulu metodologiak erabiliz.
    Tesiaren gai nagusia izango da karga ziklikoen menpe dauden egitura metalikoetan pitzadurak zenbat handitu diren iragartzeko metodologia berrien aplikazioa edota garapena. Gaur egun, badira hausturaren mekanikan oinarritzen diren metodologiak karga ziklikoen menpe dauden egitura edo osagai metalikoetan neurri eta izaera desberdineko pitzadurak agertzen direnean zer egin erabakitzen laguntzen dutenak, neurri handiagoan edo txikiagoan.
    Zentzu horretan, tesiaren helburua da pitzatuta dagoen egitura bat identifikatu ondoren hau ebaluatzen utziko diguten metodologiak identifikatzea, aplikatzea eta garatzea:
    (i) egitura dagokion funtzioan betetzen jarraitzeko gai den ala ez,
    (ii) egiturari zenbat bizitza baliagarri geratzen zaion,
    (iii) egituraren funtzionaltasuna bermatzeko ikuskapenak planifikatzea eta
    (iv) zehaztea noiz eta nola egin beharko zaion konponketa bat.
    Egungo metodologiak eta tesian zehar garatutakoa azterketa kasu esperimentaletan aplikatuko dira, ikusteko zenbateraino balio duten iragarpenak egiteko eta egindako garapenekin zenbat hobetu den iragapenen zehaztasuna.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Fidagarritasun Estrukturala

    Ikerketa-lerroa

    Fabrikazio aurreratua

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    09/2017

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    09/2020

    Beharrezko baldintzak

    Eskatutako titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Ingeniaritza Mekanikoa. Kalkulu analitikoaren eta elementu finituen gaineko ezagutzak positiboki baloratuko dira.  Hizkuntzak: Ingelesaren ahozko eta idatzizko ezagutza. Euskararen eta alemana edo frantsesa bezalako beste hizkuntza batzuen ezagutza kontuan izango da. Autonomia, sorkuntza, komunikatzeko gaitasuna. Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna. Proaktibititatea, erantzukizuna eta konpromisoa erronka diren egoerei aurre egiteko.
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.