Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Nekeak erasandako egituretako hondar bizitza erabilgarria aurreikustea

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Egiazko funtzionamenduaren menpe dauden makina industrialek nekearekiko duten erresistentzia zehaztasunez aurreikusteko oso erabilgarriak dira zenbait osagarritako karga mekanikoek eragiten duten estres lokalizatua monitorizatuko duten berrikuspen sistemak.

Galga extensometrikoak instalatuz aurreikusitako puntu kritikoetako estresa / egiazko tentsioa erregistratu ahalko litzateke.Hainbat arrazoi tarteko, industrialki ez da beti posible galga extensometrikoa instalatzea kokapen kritikoan, ondorioz, makinako egiturako beste pieza batzuetan sentsore gehigarriak ezartzen dira.Honela, sentsoreen osotasunak makinen egiazko kargaren zehaztapena eskainiko du.

Elementu finituen ereduek (EF) estres gehieneko puntuak (puntu kritikoak) identifikatzea dute helburu eta aukera posible zehatzetako estresa ebaluatzen dute.EF ereduko estresaren estimazioa ereduaren, kargaren, mugimenduaren egoera irudikatzearen, eta abarren arabera, gehiago edo gutxiago gerturatuko da egiazkora. Emaitza gisa, aukeran diren sentsoreetako datuen (galga extensometrikoak eta azelerazio neurgailuak) eta EF ereduen konbinaketa oinarri hartuz, beharrezkoak diren puntu kritiko guztietako estresa ebaluatzeko metodoa behar da (sentsore birtualak).

Horrenbestez, hona doktoregaiaren lana:

ü  Aukeran diren sentsoreetako datuen (galga extensometrikoak eta azelerazio neurgailuak) eta EF ereduen konbinaketa oinarri hartuz, beharrezkoa den puntu kritiko guztietako estresa ebaluatzeko metodoa garatzea.

o   Estresaren ebaluaketari lotutako zalantza iturriak (sentsoreen datuen neurketa, EF ereduko estresaren estimazioa…) ikertzea.

o   Proposatutako kasu praktikoetako kokapena eta sentsore mota jakin bat aukeratzea.

ü  Oinarrizko saiakera / kasu praktiko baterako ikerketa numerikoak egitea.

ü       Existitzen diren probetako datuak aztertzea.

ü       Estimatutako estresaren balioaren eta balioesterako galga extensometriko gehigarriak erabili diren kokapen zehatzetako egiazko neurketaren arteko harremana konprobatzea.

ü       Baldintza zehatzen araberako hondarreko bizitza erabilgarria ebaluatzea.

ü       Egiazko industria kasu praktiko bakoitzean erabiltzeko metodologia egokitua definitzea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Kontrola eta monitorizazioa

Ikerketa-lerroa

Fabrikazio aurreratua

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

Eskatutako titulazioa:Industria Ingeniaritza, Automatika eta Industri Elektronikako Ingeniaritza, Telekomunikazioen Ingeniaritza, Fisikako Lizentziatura, Matematikako Lizentziatura.

Dymola edo Matlab / Simulink bezalako sistema fisikoen modelatzerako tresnak ezagutzea begi onez ikusiko da.Matlab eremuan seinalearen prozesamendua ezagutzea begi onez ikusiko da.Brüel & Kjaer, National Instrument, Oros eta abar bezalako seinale jabekuntzarako sistemen erabileran esperientzia izatea baloratuko da.

Hizkuntzak:Ingelesaren ahozko eta idatzizko ezagutza.Euskararen eta alemana edo frantsesaren ezagutza kontuan izango da.

Autonomia, sorkuntza, komunikatzeko gaitasuna.Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.Erronka gisa etorriko diren egoerei aurre egiteko jarrera pro-aktiboa, ardura eta konpromisoa.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.