Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Litio ioizko baterien sistema berrien integrazioa balio erantsi handiko produktu edo zerbitzuen garapenerako.

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Azken urteetan, eta bereziki automobilgintzaren munduaren bultzadagatik, litio ioizko bateriak asko aldatzen ari dira. Alde batetik, urtero litio ioizko baterien prezioa gutxi gorabehera %10 jaisten da eta, bestetik, litio ioizko gelaxkek gero eta prestakuntza tekniko hobeak eskaintzen dituzte; izan ere, nabarmentzen ari dira gero eta iraupen handiagoa eta energi dentsitate handiago dutelako. Litio ioizko baterien bilakaera bikoitz hori aukera berriak sortzen ari da industriaren sektorean, produktu edo zerbitzu berriak garatzen edo jada daudenak (gehienak berunezko ohiko baterietan oinarritutakoak) hobetzen uzten dutelako, aldi berean industriako agenteen lehiakortasuna areagotuta.

    Gero eta gehiago dira sistema bereizgarri gisa biltegiratze elektrikoa erabiltzen hasi diren sektoreak.  Sektore horietan sartzen dira, besteak beste, mugikortasun elektrikorako aplikazioak, esaterako ibilgailu elektrikoak, autobusak, tren sektorea, jasokuntza bertikala… eta aplikazio estatikoak, esaterako energia berriztagarriak sorkuntzan edo banaketan sartzen dituztenak. Biltegiratze sistemen bilakaera teknologikoa eta sortzen ari diren aukera berriak direla eta, ezagutza berriak garatu beharra dago, merkatuko aukera berriei erantzun ahal izateko. Ezagutza horren garapena funtsezkoa da industriaren lehiakortasuna areagotzeko. Industriak biltegiratze elektrikoan oinarritutako bere produktu edo zerbitzu berrien fidagarritasuna eta lehiakortasuna bermatzea du helburu nagusi.  Ugari dira dauden teknologiak (eta litio ioizko baterien barruan formulazio ugari dago) eta beharrezkoa da teknologia horietatik guztietatik aplikazio bakoitzerako egokienak direnak aukeratzea.

    Tresna horiek oso garrantzitsuak dira, ez bakarrik teknologia aukeratzeko, baizik eta biltegiratzen sistemak dimentsionatzeko ere bai; hau da, jakiteko zenbat energia eta potentzia behar den aplikazio bakoitzean produktua edo zerbitzua baliagarri den denboran fidagarria izateko. Balio horien kalkulua oso garrantzitsua da azken aplikazioan sistema lehiakorra izateko. Horregatik, doktore tesiaren azken helburua da tresna bat garatzea aplikazioaren ikuspegi globalarekin, teknologiarik egokiena aukeratu ahal izateko bai eta jakiteko zenbat energia eta potentzia instalatu behar da aplikazio bakoitzaren eskakizunen arabera, kontuan izanik hainbat faktore, esaterako, kostua, degradazioa edo bateriaren erabilera azken aplikazioan.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Energia eta Potentziako Elektronika

    Ikerketa-lerroa

    Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Ingeniari edo fisikariak, doktoretza programa batera sartzeko aukerarekin. Ingelesa ondo jakin behar da, eta programatzen ere bai, hobe Matlab-Simulinken. Pertsona sortzailea izatea behar da bereziki, taldean lan egitea gustuko duena eta oso proaktiboa dena.
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.