Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Kontsumo ultra baxuko mikrosistemen diziplina askotako integrazioa 4.0 industri inguruneetan

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

Gaur egungo testuinguru teknologikoan, industri inguruneetarako mikrosistema autonomoak sortzea funtsezkoa da industria Industry 4.0 e Internet of Things-en estrategiaren barruan kokatzeko.  Integrazio horrek oso eragin zabala izango du lainoan produktu (objektu adimendunak), negozio eta zerbitzu berriak sortzeari dagokionez. Elementu berri horiek sistema gero eta txikiagoak behar dituzte (miniaturizazioa), prestazio gehiagorekin (adimena) eta energi kontsumo txikiagoarekin (autonomia), ingurune konplexuetan lan egiteko (moldagarritasuna) eta hainbat sektoretan aplikatu ahal izateko (garraioa, ekipo ondasunak, energia eta segurtasuna). Horregatik, doktore tesi honek miniaturizazio eta integrazioa teknikak definituko ditu, arkitektura modular bat inplementatuz Sistema Integratu Adimendunak garatzeko, miniaturizatuak, haririk gabeak eta kontsumo baxukoak. Arkitektura horrek mikrosistemaren osagai guztien integrazio sendoa eta moldagarria eskainiko du (sentsoreak-aktuadoreak, seinale egokitzapena, kapsulatzea), eskakizun aldakorrak dituzten diziplina askotako inguruneetan aplikatzeko. Kontzepzio modular miniaturizatuak aukera emango du mikrosistemen morfologia, tamaina eta konfigurazio desberdinekin hainbat funtzionalitate sortzeko, kostu baxuan eta garatzeko epe laburrean. Ahalmen berri horiek mikrosistema autonomoak industri sentsorizazioko produktu eta aplikazioetan integratzea ahalbidetuko dute.

Halaber, modularitate horrek, balio erantsiko produktu adimendunak sortzeaz gain, zeina funtsezko elementua den merkatu globalizatuan, era berean eskainiko ditu prozesuak digitalizatzeko erremintak ere, efizientzia energetikoa, produktibitatea, datuak analizatzeko gaitasuna, moldagarritasuna eta produktuen mantentzea handitzeko. IKERLANen iritziz, tesi hau funtsezkoa da 4.0 industrian aukera berriak bilatzeko, eta bat dator IKERLAN bera hainbat arlo osagarritan egiten ari den garapen eta ikerketa propioarekin, horien artean egonik Energy Harvesting, Haririk Gabeko Komunitateak, Zibersegurtasuna eta Mikrokapsulatzea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Mikrosistemak industri inguruneetarako

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

Titulazioa eta Espezialitatea: Ingeniari Elektrikoa/Elektronikoa/Automatika eta Kontrola edo antzeko titulazioa Industria Mikrosistemei lotutako arlo batean. Hizkuntzak: Ingelesa arin. System On Chip kapsulatzeari buruzko ezagutza baloratuko da.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.