Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Kontrol industrialerako Komunikazio Deterministak

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Tesiaren helburua da denbora errealeko baldintzak dituzten kontrol / sentsorizazio aplikazioetarako industria komunikazio sareen arkitektura hibridoa (haririk gabekoa eta kableatua) ezartzea. Tesi honetan, sinkronizazio, arkitektura / tipologia eta kontsumo baxu kontzeptuak landuko ditugu.
Lehentasun eta errendimendu altuko komunikazio adabegien komunikazio sare heterogeneoa lortzea da helburua. Guztia, real-time Fog/Edge computing aplikazioei erantzun egokia eman ahal izateko xedez.
Tesi hau TTTech-ekiko lankidetza harremanaren baitan garatuko da.
Aipagarria da, tesian garatutako teknologiak (baita Zaloa Fernandezen tesikoak ere), beste aplikazio mota batzuetan ezarri daitezkeela; adibidez, ibilgailuen komunikazioetan (V2V), denbora errealean eta izaera deterministaz informazio safetya partekatu behar baita ibilgailuen artean.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Informazio Komunikazio Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

Telekomunikazio Ingeniaritza, Ingeniaritza Informatiko, Ingeniaritza Elektroniko, Matematikan Lizentziatura, Fisikan Lizentziatura edo antzekoak.
Ingelesa jakitea beharrezkoa da (doktoregaiak gutxieneko 3 hilabeteko egonaldia egingo du erreferentziazko nazioarteko Hezkuntza gune batean).
Doktoregaiak kontzeptu eta komunikazio eskema berriak garatzeko motibazio eta ekimena izan beharko ditu, arazoak konpontzeko lidergorako gaitasuna ere garrantzitsua izango da.
Doktoregaiak honako gai hauetan dituen konpetentziak era positiboan baloratuko dira:
     • Programazio lengoaiak: C, C++, etab.
     • Simulazio eta modelaketarako lengoaiak: OPNET, Omnet++, Matlab, etab.
     • Matematika.
     • Arazoak konpontzeko lidergorako eta orientabiderako gaitasuna.
     • Taldean lan egiteko gaitasuna.
     • Bokazio zientifikoa.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.