Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

High Performance Computing for the real time modelling and software testing of complex dependable systems

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

High Performance Computing (HPC), edo goi errendimenduko konputazioa da arazo konplexuei simulazioko konponbideak ematea ahalbidetzen duen eremu teknologiko bat. Horretarako, konputazioko konponbideak ematen ditu modu paraleloan klusterrak eta superkonputagailuak erabiliz. Teknologia horiek sistema fisikoen (adibidez, turbina eolikoak, trenak, makinak), azpisistemen eta azpisistemen arteko interfazeen denbora errealeko eredu zehatzak gauzatzeko erabili daitezke; bai eta horiek denak azkar gauzatzeko ere. Eskatzen diren ereduak programatu egin daitezke, softwarea programatzeko inguruneak paraleloan erabiliz (adibidez, OpenMP, MPI, OpenCL) edo sistemen ereduak egiteko ingurune paralelizagarriak erabiliz (adibidez, SystemC, E-TTM). Sistemen kontrolerako garatu diren sistema txertatuak baliozkotzeko ere erabili daitezke, eta sistema txertatuen garapen fase guztietarako balio dute, bai softwarea garatzen denerako bai kontrol sistema osorako. Gainera, eredu horiek superkonputazioko klusterren gainean exekutatu daitezke (SW) softwarearen funtzionamendua baliozkotzeko.

Zenbat eta aurreratuago egon garapen fasea orduan eta zehatzagoak eta konplexuagoak dira ereduak (adibidez, ibilgailuaren dinamikaren ekuazio diferentzialak, komunikazio bilbe zehatzak). Modelo horiek safety-critical sistemak baliozkotzeko ere erabili daitezke; horietan, ereduak hutsegiteen injekzio funtzioak inplementatu ere egin behar ditu, benetan erreproduzitzen zailak diren akatsak emulatzeko (adibidez,  komunikazio kablearen haustura, gaintentsioa katenarian, konputazio akatsa konputagailu erreplikatuan, memoria hondatzea), safety-critical sistema txertatuaren hutsegiteekiko tolerantzia baliozkotzeko beharrezkoa baitira. Kontuan hartu behar da safety-critical sistema txertatuen balioztapenerako beharrezkoa izaten dela milaka proba egoera exekutatzea eta, beraz, sistema azkar baliozkotzeak egun baliozkotzeko behar diren epea murriztea ekar zezakeela, eta egun batzuk behar izan beharrean ordu/minutu batzuk baino behar ez izatea. Teknologia horiek industriako hainbat sektoreren premietarako aplikatzeak (adibidez, garraiorako edo makina-erremintarako) simulazio, egiaztapen eta balioztapenerako azken belaunaldiko inguruneak garatzea ahalbidetzen du.

Doktore tesi hau HPC konponbideen SWa analizatu, aukeratu eta inplementatzera bideratuta egongo da (adibidez, OpenMP, MPI, OpenCL), sistema txertatu fidagarrien ereduak egiteko eta baliozkotzeko. Horretaz aparte, kontuan hartu beharko dira exekuzio banaturako plataforma batzuk, tartean klusterrak eta GPUen zerbitzariak. Tren sektorea, jasokuntzaren sektorea, makina-erremintena eta energia eolikoarena dira aintzat hartu beharreko aplikazio eremuak. Aintzat hartu beharreko sistema txertatu fidagarriak izan daitezke bai denbora errealeko sistemak (adibidez, tren bihurgailuen kontrola, igogailuen kontrol banatua, turbina eolikoaren kontrola), bai safety-critical sistemak (adibidez, tren seinaleztapena, Safe Torque Off edo babesak).

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Sistema txertatuak

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

Automatika eta industri elektronikako ingeniaritza / Telekomunikazioetako Ingeniaritza / Sistema Txertatuetako Masterra / Master edo ingeniaritza baliokideak
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.