Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

High Performance Computing for the real time modeling and HiL of complex transportation and control embedded systems

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

High Performance Computing (HPC) edo goi errendimenduko konputazioa arazo konplexuei simulazioko konponbideak ematea ahalbidetzen duen eremu teknologiko bat da. Horretarako, konputazioko konponbideak ematen ditu modu paraleloan, klusterrak, superkonputagailuak eta FPGA gailuetan oinarritutako konponbideak erabiliz. Eremu teknologiko hori sistema fisikoen (adibidez, turbina eolikoak, trenak, makinak), azpisistemen eta azpisistemen arteko interfazeen denbora errealeko eredu zehatzak gauzatzeko erabili daitezke; bai eta horiek denak azkar gauzatzeko ere. Abionikaren sektorea da adibide zehatz bat; izan ere, sektore horretan ”Iron Bird” instalazioak daude, non aireontzien hegaldiaren kontrolari lotutako eragingailuak, sentsoreak eta osagai hidrauliko edo elektrikoak simulatzen diren, aldi berean hegazkinen hegaldi baldintza ugari baliozkotzeko aukera emanez. Hau da, baldintza arruntak zein hegaldiak huts egiten dueneko baldintzak baliozkotu daitezke, benetako hegazkinik arriskuan jarri gabe eta probarako instalazioen kostuak murriztuta. Sistema horiek kontrolatzeko garatu diren sistema txertatuak baliozkotzeko ere erabili daitezke, eta sistema txertatuen garapen fase guztietarako balio dute, bai softwarea garatzen denerako bai kontrol sistema osorako. 

Garapen fasea zenbat eta aurreratuago egon orduan eta zehatzago izan behar dira ereduak, eta irudikapenek azkenean duten konplexutasuna dela-eta superkonputazioko klusterren moduko gauzatze plataformak behar dituzte (adibidez, SW edo FPGA gailuak). Baliozkotzeko, benetako sistema modelo horietara konektatzen da, hau da, Hardware-In-The-Loop (HIL) izenez ezagutzen duguna egiten da, eta horrekin seinale elektrikoak eta sistemaren interfazeak denbora errealean erreproduzitu daitezke, benetakoak balira moduan, eta sistemaren softwarea baliozkotu. Beharrezkoak diren HPC inguruneen definizioan, erronketako bat da batera simulatutako modulu bakoitzerako interfazeak definitzea (adibidez, functional mockups), bai eta HOC hardwarearen beharrezko arkitekturaren definizioa, koma higikorreko IPen integrazioa edo modeloaren exekuzioaren koordinazioa ere. Eremu teknologiko hau industriako hainbat sektoreren premietarako aplikatzeak (adibidez, garraiorako edo makina-erremintarako) simulazio, egiaztapen eta balioztapenerako azken belaunaldiko inguruneak garatzea ahalbidetzen du. Doktore tesi hau HPC HIL konponbideen SW+FPGA inplementatu eta koordinatzera bideratuta egongo da.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Ikerketa-lerroa

Sistema txertatuak

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

- Automatika eta industri elektronikako ingeniaritza / Telekomunikazioetako Ingeniaritza / Sistema Txertatuetako Masterra / Master edo ingeniaritza baliokideak

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.