Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

FPGAa-ko SCA-en aurkako neurriak ezaugarritzeko eta sailkatzeko metodologia zehaztea eta ezartzea

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Alboko kanal erako mehatxuak (Side-Channel Attacks) kriptografikoki babestutako sistemak arrakastaz hausteko erabili izan dira. Mehatxu horiek lortu nahi den datuarekiko (gehienetan gako kriptografikoa) era bateko edo besteko mendekotasuna duten ondasun ez-funtzionaletako aldaketak baliatzen dituzte. Adibidez, potentzia kontsumoaren aldaketak edo programa batek abiatzeko behar duen denboraren aldaketak. Mehatxu horiekiko babeserako neurri ohikoena aldaketa horiek gutxitzea edo ezabatzea da, baina horrek, eragina izan dezake eraginkortasunean; kontsumoa, abiatzeko denbora edo trafikoaren dentsitatea areagotuz. Tesi honetan, mehatxu hauekiko babesaren eta inguru industrialetako sistemetarako beharrezkoak diren eraginkortasunerako babesaren arteko oreka lortzeko modua aztertzen da.
Orokorrean, honako hauek dira tesi honen helburu globalak:
• Albo kanaleko mehatxuen kontrako babesak aztertzea eta sailkatzea.
• Aplikazioaren arabera babes egokiena hautatzeko prozedura ezartzea.
• Egiazko sistemetan babes horien segurtasun maila era kuantitatiboan neurtzeko prozedura zehaztea.
Tesi honen garapena, dagoeneko abiatua den beste tesi batetik lortutako ezagutzari, teknologiari eta mikroosagarriei lotuko zaio. Beste tesian, albo kanaleko mehatxu sistemen aurkako kontraneurri generiko parametragarri bat garatzeko proposamena egiten da.
Tesi honetako helburu zientifiko-teknologikoak honakoak dira:
• Proposatutako kontraneurriak aztertzea, ezaugarritzea eta sailkatzea ahalbidetuko duen albo kanalerako aurkako neurriak balioztatzeko giroa sortzea.
• Kasu bakoitzerako kontraneurri egokiena hautatzeko helburuz, albo kanaleko mehatxuen aurkako kontraneurrietarako hainbat konponbide alderatzea ahalbidetuko duten metodologia eta tresnak definitzea. Aipatutako alderaketa gauzatzeko, honako alderdi hauek adierazgarriak dira:
 Konponbideak simulatzeko eremua izatea. Honela, babestu beharreko sisteman egiaz ezarri aurretik erabaki bat hartzeko aukera izango da.
 (Esperimentuen diseinua barneratzen duen) 6sigma metodologiaren aldaera egokitua erabiltzea informazioa lortu ahal izateko.
 Aztertutako neurrien kalte-beratasun maila neurtzeko estrategia identifikatzea eta zehaztea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Sistema Txertatu Fidagarriak

Ikerketa-lerroa

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

- Sistema txertatu/ informatikako/ telekomunikazioko Masterra dutenei zuzenduta edota Fisika / Matematiketako ikasketak dutenentzat.
- Ingeleseko maila (aukeratutako pertsona Europako beste centro teknologiko edota unibertsitateekin kolaboratuko du).
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.