Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Fidagarritasunera bideratutako Potentziako Elektronikaren diseinua

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Azken urteetan, gero eta arreta gehiago pizten ari da potentziako elektronikako sistemen fidagarritasuna. Potentziako sistemen garapenak eraginkorragoa, egonkorragoa eta fidagarriagoa izatea eskatzen du, bai eta pisu, bolumen eta kostu txikiagoak izatea ere. Sare elektriko adimendunetan edo energia berriztagarriko sistemetan, esaterako, potentziako elektronikaren fidagarritasuna funtsezkoa da, izan ere, sistema horiek etengabe funtzionamenduan daude eta potentzia bihurgailuek ezinbesteko zeregina dute. Gainera, propultsio sistemetan eta trakzio sistemetan eta aurkako inguruneetan, gailuen eta potentziako elektronikaren bizitza funtsezko faktore da diseinatzeko prozesurako. 

    Eremu horretan, monitorizazioa da bihurgailuaren fidagarritasuna eta erabilgarritasuna areagotzeko tresnetako bat, eta potentziako osagaien gaineko denbora errealeko iragarpena, berriz, osagai kritikoenen narriadura iragarri, identifikatu eta ekiditeko. Horrenbestez, tesi honen helburua da potentziako elektronikako sistemen fidagarritasunera bideratutako diseinuan aurrera egitea. Horretarako, fidagarritasuna iragartzeko eredu matematikoak garatuko dira diziplina askoren ikuspuntutik (elektronika, mekanika, termika, etab.)  Osagairik kritikoenak (erdieroaleak, kondentsadoreak, etab.) denbora errealean monitorizatu eta iragartzeko  teknika guztiak ikertuko dira, potentziako elektronikako sistemen erabilgarritasuna eta mantengarritasuna areagotzeko. Teknika horiek erakusgailu batean inplementatuko dira modu esperimentalean balidatzeko.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Energia eta Potentziako Elektronika

    Ikerketa-lerroa

    Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Automatika eta industri elektronikako ingeniaritzan, edo Industri elektronikako eta industri automatizazioko ingeniaritzan tituluduna.  Sistema elektroniko aurreratuetako masterra, edo Energia eta Potentzi Elektronikako Masterra. Baloratu egingo da potentzi bihurgailuetan, bihurgailu/motorren kontrolean eta potentziako elementu magnetikoen diseinuan (bobinak, transformadoreak) esperientzia izatea. Simulazio, diseinu, integrazio edo balioztatzeari buruzko ezagutza. Lan tresnak: Matlab-Simulink, Flux, PLECS, Labview. Era berean, ezinbestekotzat jotzen da harremanak izateko eta taldean lan egiteko gai izatea, bai eta proaktiboa, arduratsua eta konprometitua izatea.
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.