Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Fidagarritasun estrukturala: nekearekiko loturen diseinua

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

Deskripzioa

Arintasunari buruzko eskakizun berriek material berriak eta material horien arteko loturarako teknika berriak erabiltzea eskatzen dute. Automozioaren sektorean berriki egindako prospektibek diote loturaren gaia dela erronka nagusia ibilgailuetan pisu gehiago murrizteko, materialen hobekuntzari lotutako gainerako joerak baino ahalmen askoz handiagoarekin. Gainera, joera hori karbono zuntzez egindako ibilgailuen modelo berriekin bat dator, horiek muntatzeko alternatiba bakarra lotura itsatsiak baitira, aeronautikaren sektorean gertatzen ari den bezala.

Tesiaren asmoa da horrelako loturak diseinatzeko eta ebaluatzeko irizpide berriak garatzea, nekeari aurre egiteko eta denboran irauteko (zahartzea, ingurumen degradazioa, etab.), horrelako loturak denboran zehar fidagarriak izango direla segurtatzeko, horixe batia gaur-gaurkoz teknologia honen erronka nagusietakoa. Doktore tesiaren abiapuntua izango da gai honetan aurretiaz egindako lan bat, garatutako lanei jarraipena emanez, zeinetan ekarpen nagusia izan den I eta II karga moduari lotutako modelo analitikoak eta FEM modeloak gartzea; bertan, kalkulatzeko tresna aurreratuak erabiltzen dira, itsasgarriaren elastikotasunak egituraren portaeran duen eragina kontuan hartu ahal izateko.  Gainera, taldeak ezagutza handia dauka nekearen eremuari dagokionez, eta saiakuntza azeleratuetarako makinak dauzka, baita gaiari buruzko beste tesi batzuk ere. Ikerketa lana IKERLANeko Mekanika taldearen barruan integratutako egongo da.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Fabrikazio Aurreratua

Ikerketa-lerroa

Fidagarritasun estrukturala eta mekatronika

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2016

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2019

Beharrezko baldintzak

Industri ingeniaria edo Mekanikaria.Tesia ingelesez garatuko da, emaitzen zabalkundea hobeto egiteko.Kalkulu analitikoa eta elementu finituak ezagutzea positiboki baloratuko da.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.