Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Fidagarritasun estrukturala: loturen diseinua karga konplexuekiko

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Arintasunari buruzko eskakizun berriek material berriak eta material horien arteko loturarako teknika berriak erabiltzea eskatzen dute. Automozioaren sektorean berriki egindako prospektibek diote loturaren gaia dela erronka nagusia ibilgailuetan pisu gehiago murrizteko, materialen hobekuntzari lotutako gainerako joerak baino ahalmen askoz handiagoarekin. Gainera, joera hori karbono zuntzez egindako ibilgailuen modelo berriekin bat dator, horiek muntatzeko alternatiba bakarra lotura itsatsiak baitira, aeronautikaren sektorean gertatzen ari den bezala. Tesiaren asmoa da horrelako loturak diseinatzeko eta ebaluatzeko irizpide berriak garatzea kargako kasu konplexuetarako, loturak hausteko prozesuak barne, hausturaren amaierako egoera simulatzeko, baita “crash test” kasurik larrienetan ere.

    Doktore tesiaren abiapuntua izango da gai honetan aurretiaz egindako lan bat, garatutako lanei jarraipena emanez, zeinetan ekarpen nagusia izan den I eta II karga moduari lotutako modelo analitikoak eta FEM modeloak gartzea; bertan, kalkulatzeko tresna aurreratuak erabiltzen dira, itsasgarriaren elastikotasunak egituraren portaeran duen eragina kontuan hartu ahal izateko.  Ikerketa lana IKERLANeko Mekanika taldearen barruan integratutako egongo da. Doktoregaiak hainbat espezialitatetan Doktore eta Goi mailako Ingeniari diren eta proposatutako ikerketa lerroan esperientzia duten pertsonen talde batean parte hartuko du, diziplina askotako eta kualifikazio handiko taldea osatuta. Doktore tesian erreferentziazko Nazioarteko Zentro batean egonaldi bat egiteko aukera aurreikusten da (I+Gko Zentroa edo Unibertsitatea), eta Doktoregaiari aukera emango dio erabat kualifikatutako ingurune batean lan egiteko eta Doktoreen Nazioarteko Aipamena lortzeko.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Fabrikazio Aurreratua

    Ikerketa-lerroa

    Fidagarritasun estrukturala eta mekatronika

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Industri ingeniaria edo Mekanikaria. Tesia ingelesez garatuko da, emaitzen zabalkundea hobeto egiteko. Kalkulu analitikoa eta elementu finituak ezagutzea positiboki baloratuko da.
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.