Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Cybersecure Cooperative IoT schemes to provide reliable communications and interaction among distributed intelligent nodes

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Gauzen Internetean oinarritutako lehen bolada teknologi baten ondoren, IIoT deiturikoa (Industrial Internet of Things) garatzeari ekin zaio. Belaunaldi berriko IIoT eszenatokiek objektuen eta makinen arteko komunikaziorako teknika eta eskema berriak garatzea eskatuko dute, fidagarritasun maila handiko funtzio konplexuei heltzeko gai izango diren sistema modular interkonektatuak emateko.

    Kritikotasunik handieneko lanak robot adimendunetan integratutako nodoen esku uzteak eskatuko du sistemaren funtzionamenduaren fidagarritasuna ziurtatuko duten mekanismoak edukitzea eta, kasuan kasu, funtzionaltasuna automatikoki berreskuratu ahal izatea sistemen arteko lankidetzako inguruetan oinarrituta. IIoT nodoen arteko lankidetzazko eszenatoki horiek beharrezkoa izango dute komunikazioen sendotasunari eta sistemak funtzionamenduan izan ditzaketen hutsegiteetatik edo erasoetatik babesteko  beharrezkoa den Zibersegurtasunari lotutako alderdiak aurreikustea.

    Doktore tesian komunikazio protokolo arinak eta lankidetzazko interakzio eskemak aztertuko dira erresilientzia handiko IIoT inguruneetarako, eta galerak eta sistemaren komunikazioek erasoak dituzteneko inguruneetan funtzionatzea ziurtatuta. HWko baliabide mugatuekin IoT nodoen arteko komunikazioei sendotasuna, fidagarritasuna eta QoS-a bermatuko dizkieten soluzioen analisira bideratuko da nagusiki. Nodoen arteko komunikazioa bideratzeko eskemak ere aztertuko dira, sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko eskatzen den segurtasun mailara iritsi ahal izateko.

    Doktoregaiak azterketa teorikoa egingo du eta eredu birtuala, eta agian doktoregaiak garatutako teknikak erakusteko nodoen prototipoa ere egingo da.

    Doktoregaiak hainbat espezialitatetan Doktore eta Goi mailako Ingeniari diren eta proposatutako ikerketa lerroan esperientzia duten pertsonen talde batean parte hartuko du, diziplina askotako eta kualifikazio handiko taldea osatuta.

    Doktore tesian erreferentziazko Nazioarteko Zentro batean egonaldi bat egiteko aukera aurreikusten da (I+Gko Zentroa edo Unibertsitatea), eta Doktoregaiari aukera emango dio erabat kualifikatutako ingurune batean lan egiteko eta Doktoreen Nazioarteko Aipamena lortzeko.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

    Ikerketa-lerroa

    Sistema txertatuak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Telekomunikazioko ingeniaritza, Informatikako Ingeniaritza, Elektronikako Ingeniaritza, Matematikako Lizentziaduna, Fisikako Lizentziaduna, edo antzeko titulazioa.

    Ezinbestekotzat jotzen da ingelesa ondo jakitea (doktoregaiak nazioarteko erreferentziazko zentro batean gutxienez 3 hilabeteko egonaldia egingo du).

    Doktoregaiak ekintzailea izan beharko du, eta komunikazioko kontzeptu eta eskema berriak garatzeko motibatuta egon, eta arazoak konpontzeko gidari izateko gaitasuna eduki.

    Doktoregaiak honako gai hauetan dituen gaitasunak positiboki baloratuko dira:

    -          Programazio lengoaiak: C, C++, etab.

    -          Modelatzeko eta simulatzeko lengoaiak: OPNET, Omnet++, Matlab, etc.

    -          Matematika.

    -          Arazoen konponketa gidatu eta bideratzeko gaitasuna.

    -          Taldean lan egiteko gaitasuna.

    Bokazio zientifikoa.

    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.