Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Biltegiratze elektrikorako sistemen dimentsionamendua, kokapena eta kudeaketa optimoa sare elektrikoetan

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Azken urteetan, energia berriztagarrien sorkuntza tasa (nagusiki, energia eolikoa eta eguzki energiaren sorkuntza) asko hazten ari da.  Energia garbiak, seguruak eta agortezinak diren arren eta kutsatzeko arriskua txikia duten arren, energi iturri berriztagarriek funtsezko desabantaila dute, zeina sare elektrikoaren egonkortasunaren eta fidagarritasunaren ikuspuntutik kontuan hartu behar den: ekoizpen aldakortasun handikoak dira. Haizearen izaera estokastikoa eta lainoen igaroaldiek energia berriztagarriaren ekoizpenean eragiten dute modu drastikoan, sare elektrikoa noranzko bietan desorekatzen baitute, gehiegi kargatuz edo deskargatuz. Energia berriztagarrien ekoizpenean etenak egoteari energia horren kontsumoaren aldakortasun handia batzen badiogu, sistema elektrikoa kudeatzeko eta funtzionatzeko arazoa handitu egiten da.  Energia iturri berriztagarrien integrazio mailak gora egiten duen heinean sareen egonkortasunari eutsi ahal dioten sistema berrien premiak ere handituko dira.

    Orain arte, arazo hauek konpontzeko bideak izan dira, besteak beste, garraio eta banaketa sareak gaindimentsionatzea (G&B), energia planta berriak eraikitzea, energia kudeatzeko sistema eraginkorragoak garatzea eta energia biltegiratzeko ponpatze hidroelektrikoaren moduko ohiko sistemak erabiltzea.  Halere, eguneroko kontsumoaren aldakortasunak azkar handitzeak eta energia berriztagarriak masiboki erabiltzen hasteak eragindako arazoak beste konponbide batzuk eskatzen ari dira. Eszenatoki honetan, baterietan oinarritutako biltegiratze sistemetan garatutako teknologiaren kostuen murrizketak eta hobekuntzak erakutsi dute sistema horiek konponbide osagarria izan daitezkeela sarea hobeto ustiatzeko, eraginkortasunari eta fidagarritasunari dagokienez.  Dena dela, momentuz baterien kostua handia denez, horrek behartzen du sistema horien dimentsionamendua eta sareko kokapena zehaztasunez ebaluatzera, ahalik eta errentagarrienak izan daitezen.  Tesi honen helburua da elektrizitatea biltegiratzeko sistemek sare elektrikoetan (garraio eta banaketa sareak) izango duten kokapena eta dimentsionamendua identifikatzeko tresnak garatzea, energia berriztagarrien planta handiekin batera jardutean eta elektrizitatearen merkatuetan parte hartzean ahalik eta etekinik handiena lortzeko asmoz.

    Azterketan, gainera, biltegiratze sistema hibridoen kudeaketarako jardute estrategia aurreratuen garapena egingo da. Hauek dira tesi lan horretako zeregin nagusiak: a) Biltegiratze sistemen balizko zerbitzu eta merkatuen analisia, helburuak eta mugapenak, b) Aurreko zerbitzu eta merkatuei erantzuteko egokienak diren biltegiratze sistemen teknologia edo teknologiak ebaluatzea eta aukeratzea, c) Biltegiratze sistema guztiek energia modu zentralizatuan eta lokalean kudeatzeko dituzten estrategien diseinua eta garapena, d) Biltegiratze sistemak garraio eta banaketa sareetan izango duten dimentsionamendua eta kokapena zehazteko analisi ekonomiko eta teknikoa. Tesia garatzen den bitartean, doktoregaia diziplina anitzeko talde batean sartuko da eta han maila nazionalean zein internazionalean industria proiektuetan eta ikerketa proiektuetan ibilitako pertsona esperientziadunen laguntza izango du.

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Energia elektriko eta termikoaren kudeaketa

    Ikerketa-lerroa

    Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Titulazio hau izan behar du: Automatika eta industri elektronikako ingeniaritza, Industri elektronikako eta industri automatizazioko ingeniaritza, energia eta potentziako elektronikako masterra, sistema elektroniko aurreratuetako masterra edo baliokideak. Positiboki baloratuko da simulazioan, diseinuan, integrazioan eta balidazioan aurretik ezagutzak edukitzea eta lan tresnak, esaterako Matlab/Simulink, ezagutzea. Era berean, ezinbestekotzat jotzen da harremanak izateko eta taldean lan egiteko gai izatea, bai eta proaktiboa, arduratsua eta konprometitua izatea.
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.