Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

Big Data real-time infrastructures for Industrial e-maintenance services

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019

    Deskripzioa

    Industriarako plataforma digitalen garapenaren lan eremuari posible izaten ari da ohiko sistema txertatuei funtzionaltasun gehiago ematea eta floten kudeaketarako erabiltzea. Adibidez, ohiko kontrol sistema batzuetan, hala nola igogailuaren kasuan, plataforma digital berriak garatzen ari dira mantentze lanetan ari direnek aukera izan dezaten mantentze lan eraginkorragoak egiteko zerbitzu berriak edo bezero eta bidaiarientzako arreta zerbitzu berriak eskaintzeko. Zerbitzu horiek smartphoneetatik ematen dira, eta, esaterako, mantentze lanak egiten dituenak bisitatu behar dituen instalazioetara iristeko edo call centerraren bitartez heltzen zaizkion abisuei erantzuteko ibilbide egokienari emateko.

    Doktore tesi honetan datuak denbora errealean prozesatzeko arkitekturetan sakonduko da, industriako zerbitzu horiek zibersegurtasun, fidagarritasun eta erabiltzailearen esperientziari lotutako baldintza zorrotzak betez hedatu ahal izateko. Horretarako datuen prozesamendurako arkitektura berriekin lotura duten teknologiak landuko dira Big Dataren eremuan, datuen analisira bideratuta batez ere. Doktoregaiak hainbat espezialitatetan Doktore eta Goi mailako Ingeniari diren eta proposatutako ikerketa lerroan esperientzia duten pertsonen talde batean parte hartuko du, diziplina askotako eta kualifikazio handiko taldea osatuta. Doktore tesian erreferentziazko Nazioarteko Zentro batean egonaldi bat egiteko aukera aurreikusten da (I+Gko Zentroa edo Unibertsitatea), eta Doktoregaiari aukera emango dio erabat kualifikatutako ingurune batean lan egiteko eta Doktoreen Nazioarteko Aipamena lortzeko...

    Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

    Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

    Ikerketa-lerroa

    Sistema txertatuak

    Aurreikusitako hasiera-eguna

    10/2016

    Doktoretza graduaren bukaera-eguna

    10/2019

    Beharrezko baldintzak

    Informatikako Masterra edo Konputaziokoa, edo antzeko titulazioa.

    Ingelesa
    IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

    Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

    Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.