Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTOREGOA

IKERLAN

4.0 industrietako inguruetan kontsumo ultra baxuko mikrosistemen diziplina arteko integrazioa

IKERLAN

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 09/2020

Deskripzioa

Egungo industria testuinguruan, industria inguruetarako mikrosistema autonomoak sortzea oinarrizkoa da industria Industry 4.0 e Internet of Things estrategia berriaren baitan kokatzeko. Integrazioak eragin nabaria izango du produktu berriak, negozio ereduak eta lainoko zerbitzuak sortzerakoan. Elementu berri horiek sistema gero eta txikiagoak (miniaturizazioa), gaitasun gehiagokoak (inteligentzia) eta energia kontsumo gutxiagokoak (autonomia) eskatzen dituzte, inguru konplexuetan (egokitzeko gaitasuna) eta hainbat sektoretan (garraioak, ekipamendu ondasunak, energia eta segurtasuna…) lan egiteko prestatuak.
Orokorrean, honako hauek dira tesi honen helburu globalak:
• Sistema integratu inteligente, miniaturizatu, haririk gabeko eta kontsumo baxukoak garatzeko arkitektura modularra zehaztea eta ezartzea.
• Inguru multidiziplinarretan sentsorizazio industrialeko hainbat beharri (adibidez, kontrako inguruneetan) erantzutea, osagarri berritzaileenak eta kapsulatze teknika aurreratuenak erabiliz.
• Mikrosistemen osagarri guztien (sentsore-ekintzaileak, seinale egokitzaileak, prozesagailuak, elikadura, energia kudeaketa, komunikazioa, kapsulatzea) integrazio egonkor eta moldakorra egitea, baldintza aldagarriak dituzten inguru multidiziplinarretan erabilgarri suertatzeko. Sorkuntza modularrak eta fidagarritasunak (material eta teknika egiaztatuak integratuko dira), kostu baxuarekin eta garapen epe laburrean, hainbat morfologia, tamaina eta konfiguraziotako mikrosistemak sortzea ahalbidetuko dute.
Tesi honen garapena, dagoeneko abiatua den Energy Harvesting sistemei buruzko beste tesi batetik lortutako ezagutzari, teknologiari eta mikroosagarriei lotuko zaie.
Tesi honetako helburu zientifiko-teknologikoak honako hauek dira:
• Mikrosistema autonomo baten gutxieneko espresabidea irudikatuko duen erakuslea sortzea kontrako inguruneetarako kapsulatze teknika aurreratuenak eta kontsumo ultrabaxuko osagarri berritzaileenak baliatuz.
• Aipatutako mikrosistemak honako hauek izango ditu:
 Zati sentsoriala (adib. Crack sentsoriala)
 Seinalearen egokitzea
 Prozesamendua
 Kudeaketa energetikoa
 Komunikazioa

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Mikrosistemak

Ikerketa-lerroa

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

09/2020

Beharrezko baldintzak

Titulazioa eta espezialitatea: Ingeniaritza elektriko / elektroniko / automatikoa eta kontrola edo Industria mikrosistemei lotutako sailetako antzeko beste titulazio bat. Hizkuntzak: Ingelesa jariakortasunez hitz egiteko gaitasuna. System On Chip kapsulatzean ezagutza izatea kontuan izango da.
IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.