Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IKERLAN

Pertsonen garapenari eta enpresei teknologia aurreratuena transferitzen bideratutako ikerketa.

 
DOKTORETZA-ESKAINTZAK

IKERLAN

 

Litio ioizko baterien sistema berrien integrazioa balio erantsi handiko produktu edo zerbitzuen garapenerako.

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Azken urteetan, eta bereziki automobilgintzaren munduaren bultzadagatik, litio ioizko bateriak asko aldatzen ari dira. Alde batetik, urtero litio ioizko baterien prezioa gutxi gorabehera %10 jaisten da eta, bestetik, litio ioizko gelaxkek gero eta prestakuntza tekniko hobeak eskaintzen dituzte; izan ere, nabarmentzen ari dira gero eta iraupen handiagoa eta energi dentsitate handiago dutelako. Litio ioizko baterien bilakaera bikoitz hori aukera berriak sortzen ari da industriaren sektorean,...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Energia eta Potentziako Elektronika

Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

 

Biltegiratze elektrikorako sistemen dimentsionamendua, kokapena eta kudeaketa optimoa sare elektrikoetan

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Azken urteetan, energia berriztagarrien sorkuntza tasa (nagusiki, energia eolikoa eta eguzki energiaren sorkuntza) asko hazten ari da.  Energia garbiak, seguruak eta agortezinak diren arren eta kutsatzeko arriskua txikia duten arren, energi iturri berriztagarriek funtsezko desabantaila dute, zeina sare elektrikoaren egonkortasunaren eta fidagarritasunaren ikuspuntutik kontuan hartu behar den: ekoizpen aldakortasun handikoak dira. Haizearen izaera estokastikoa eta lainoen igaroaldiek...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Energia elektriko eta termikoaren kudeaketa

Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

 

Fidagarritasunera bideratutako Potentziako Elektronikaren diseinua

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Azken urteetan, gero eta arreta gehiago pizten ari da potentziako elektronikako sistemen fidagarritasuna. Potentziako sistemen garapenak eraginkorragoa, egonkorragoa eta fidagarriagoa izatea eskatzen du, bai eta pisu, bolumen eta kostu txikiagoak izatea ere. Sare elektriko adimendunetan edo energia berriztagarriko sistemetan, esaterako, potentziako elektronikaren fidagarritasuna funtsezkoa da, izan ere, sistema horiek etengabe funtzionamenduan daude eta potentzia bihurgailuek ezinbesteko zeregina dute.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Energia eta Potentziako Elektronika

Potentziako Sistema Elektrikoak eta Elektronikoak

 

Reliable IoT schemes for Industrial harsh environments in the next generation Internet of Things

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Kritikotasun desberdineko datuen fluxuak batera egotea eta transmititzea eta aurkako inguruneetan zerbitzuko kalitateari eta fidagarritasunari lotutako eskakizunak betetzea dira komunitate zientifikoak datozen urteetan heldu beharreko erronka teknologiko handienetako batzuk.    Belaunaldi berriko zerbitzuen hedapenerako bermatuta egon behar da komunikazio sareek eskakizun zorrotzak betetzen dituztela. Kontuan hartu behar da, gainera, gaur egun dauden komunikazio...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatuak

 

Big Data real-time infrastructures for Industrial e-maintenance services

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Industriarako plataforma digitalen garapenaren lan eremuari posible izaten ari da ohiko sistema txertatuei funtzionaltasun gehiago ematea eta floten kudeaketarako erabiltzea. Adibidez, ohiko kontrol sistema batzuetan, hala nola igogailuaren kasuan, plataforma digital berriak garatzen ari dira mantentze lanetan ari direnek aukera izan dezaten mantentze lan eraginkorragoak egiteko zerbitzu berriak edo bezero eta bidaiarientzako arreta zerbitzu berriak eskaintzeko. Zerbitzu horiek smartphoneetatik...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatuak

 

Cybersecure Cooperative IoT schemes to provide reliable communications and interaction among distributed intelligent nodes

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Gauzen Internetean oinarritutako lehen bolada teknologi baten ondoren, IIoT deiturikoa (Industrial Internet of Things) garatzeari ekin zaio. Belaunaldi berriko IIoT eszenatokiek objektuen eta makinen arteko komunikaziorako teknika eta eskema berriak garatzea eskatuko dute, fidagarritasun maila handiko funtzio konplexuei heltzeko gai izango diren sistema modular interkonektatuak emateko. Kritikotasunik handieneko lanak robot adimendunetan integratutako nodoen esku uzteak eskatuko...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatuak

 

Produkzio bitartekoen monitorizazio eta prognosi sistemen garapena 4.0 industri inguruneetan aplikatzeko

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA
4.0 Industria terminoa laugarren industri iraultzari lotuta dago. Iraultza horrek mundu birtual baten definizioa planteatzen du, zeinean informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eta makinen mundu fisikoak bat egin duten. Mundu errealaren eta birtualaren sinkronizazio perfektuak aukera berriak irekiko ditu industriarako. Datuak denbora errealean etengabe trukatzeak adimen maila askoz aurreratuagoa ahalbidetzen du, eta automatizazio indibidualizatu handiagoa. Horrenbestez,...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Fabrikazio aurreratua

Fidagarritasun estrukturala eta mekatronika

 

Fidagarritasun estrukturala: nekearekiko loturen diseinua

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA
Arintasunari buruzko eskakizun berriek material berriak eta material horien arteko loturarako teknika berriak erabiltzea eskatzen dute. Automozioaren sektorean berriki egindako prospektibek diote loturaren gaia dela erronka nagusia ibilgailuetan pisu gehiago murrizteko, materialen hobekuntzari lotutako gainerako joerak baino ahalmen askoz handiagoarekin. Gainera, joera hori karbono zuntzez egindako ibilgailuen modelo berriekin bat dator, horiek muntatzeko alternatiba bakarra lotura itsatsiak...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Fabrikazio Aurreratua

Fidagarritasun estrukturala eta mekatronika

 

Fidagarritasun estrukturala: loturen diseinua karga konplexuekiko

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
Arintasunari buruzko eskakizun berriek material berriak eta material horien arteko loturarako teknika berriak erabiltzea eskatzen dute. Automozioaren sektorean berriki egindako prospektibek diote loturaren gaia dela erronka nagusia ibilgailuetan pisu gehiago murrizteko, materialen hobekuntzari lotutako gainerako joerak baino ahalmen askoz handiagoarekin. Gainera, joera hori karbono zuntzez egindako ibilgailuen modelo berriekin bat dator, horiek muntatzeko alternatiba bakarra lotura itsatsiak...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Fabrikazio Aurreratua

Fidagarritasun estrukturala eta mekatronika

 

Kontsumo ultra baxuko mikrosistemen diziplina askotako integrazioa 4.0 industri inguruneetan

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA
Gaur egungo testuinguru teknologikoan, industri inguruneetarako mikrosistema autonomoak sortzea funtsezkoa da industria Industry 4.0 e Internet of Things-en estrategiaren barruan kokatzeko.  Integrazio horrek oso eragin zabala izango du lainoan produktu (objektu adimendunak), negozio eta zerbitzu berriak sortzeari dagokionez. Elementu berri horiek sistema gero eta txikiagoak behar dituzte (miniaturizazioa), prestazio gehiagorekin (adimena) eta energi kontsumo txikiagoarekin (autonomia),...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Mikrosistemak industri inguruneetarako

 

High Performance Computing for the real time modeling and HiL of complex transportation and control embedded systems

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

BETETA
High Performance Computing (HPC) edo goi errendimenduko konputazioa arazo konplexuei simulazioko konponbideak ematea ahalbidetzen duen eremu teknologiko bat da. Horretarako, konputazioko konponbideak ematen ditu modu paraleloan, klusterrak, superkonputagailuak eta FPGA gailuetan oinarritutako konponbideak erabiliz. Eremu teknologiko hori sistema fisikoen (adibidez, turbina eolikoak, trenak, makinak), azpisistemen eta azpisistemen arteko interfazeen denbora errealeko eredu zehatzak gauzatzeko...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatuak

 

High Performance Computing for the real time modelling and software testing of complex dependable systems

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA
High Performance Computing (HPC), edo goi errendimenduko konputazioa da arazo konplexuei simulazioko konponbideak ematea ahalbidetzen duen eremu teknologiko bat. Horretarako, konputazioko konponbideak ematen ditu modu paraleloan klusterrak eta superkonputagailuak erabiliz. Teknologia horiek sistema fisikoen (adibidez, turbina eolikoak, trenak, makinak), azpisistemen eta azpisistemen arteko interfazeen denbora errealeko eredu zehatzak gauzatzeko erabili daitezke; bai eta horiek denak azkar gauzatzeko ere.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatuak

 

Safety eskakizunak dituzten industriako eszenatokien zibersegurtasuna baliozkotzeko intrusio testak

IKERLAN

HASIERA: 10/2016

IREKITA
Gure gizartea, neurri handian, sistema txertatu fidagarrien menpe dago. Garraio sistemak (adibidez, trena, autoa, igogailua), energia sortzeko eta banatzeko sistemak (adibidez, turbina eolikoak, azpiestazioak), makina-erremintak, ekoizpen plantak (adibidez, PLCak), esaterako, sistema txertatu fidagarrien menpe daude. Sistema industrial horiek betidanik izan dute funtzionalki seguru izateko obligazioa, pertsonen eta sistemen osotasun fisikoa sistema horien funtzionamendu zuzenaren menpe baitago.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2019


Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak

Sistema txertatu fidagarriak

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.