Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IDEKO

Industriari, fabrikazio eta produkzio teknologiatan soluzio teknologikoak ematen dizkion Zentro Teknologikoa.

 
DOKTOREGOA

IDEKO

Makinen osagai konplexuen Condition Based Monitoring-a

IDEKO

HASIERA: 10/2018

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2021

Deskripzioa

Tradizionalki, makina-erreminten industriak mekanizazioaren efizientzia, doitasuna eta produktibitatea izan ditu parametrotzat bere produktua garatzean, eta horretan “hardwarea”-ren osagaia zen foko nagusia. 4.0 Industriaren testuingurua paradigma hori aldatzen ari da, joko arauak ere aldatzen ari dira-eta. Industriaren digitalizazioak markatutako errealitate bat dugu aurrean: 

  • “Smart” makinak behar dira (sentsorizatuak, konektatuak, adimendunak), automatizazio piramidearen bitartez komunikatzen diren makinak. Eta osagai eta sistema adimendunak abiatuta konfiguratutakoak.
  • Mantentze lanetarako eta laguntzarako ohiko LTZ zerbitzuak hasi dira prozesuaren eta makinen baldintzen gainean osagai adimendunek emandako datuetan oinarritzen.

Gero eta garrantzitsuagoa da makina-erremintaren eta bere funtsezko osagaien baldintzak monitorizatea eta ezagutzea, izan ere, ekoizpen arina sartzen ari da eta produktuetarako doitasun baldintza gehiago eta bezeroen baldintza gehiago ere kalitatea bermatzeko.

Baldintzan oinarritutako mantentze lanak (CBM), hala nola makina-erreminten errodamenduen eta torlojuen moduko osagaien bibrazioen monitorizazioa, oso metodo erakargarria bihurtzen ari dira, nahiz eta oraindik desafiatzaileak izan makinen fabrikatzaileentzat eta makinen erabiltzaile diren bezeroentzat. Makinen fabrikatzaileak hasi dira CBMa erabiltzen mantentze lanetako estrategia aurreratuak garatzeko, makinak ahalik eta gehien erabilgarri egon daitezen eta makinen hutsegiteak eta ustekabeko geldialdiak ekiditeko. Arlo horretako ezagutza handituta, enpresek kostuetan aurreztu dezakete, matxura gutxiago edukita, inbentarioko kostua gutxituta, konponketetako denbora murriztuta eta fabrikazio prozesuak gehiago sendotuta.

Aurrerapen asko egiten ari dira banakako elementuen monitorizazioan, hala nola errodamenduen edo torlojuen monitorizazioan, eta nahiko errepikakorrak diren ekoizpen inguruneetan, emaitzak positiboak izanda. Halere, makina-erremintetan ohikoak diren faktore batzuek baldintzaren monitorizazioa eta identifikazioa zailago egiten dute:

  • Makinen osagai konplexuenak, elementu horien kateak dituztenak (errodamenduak, engranajeak, akoplamenduak), hala nola posizionamendu ardatz bat baino gehiago duten buruak, neurketa sistema integratuak.
  • Oso errepikakorrak, malguak eta egokikorrak ez diren aplikazioak, non makinak eta osagaiek dituzten  baldintzak askotarikoak eta oso aldakorrak baitira; beraz, horietan oso konplexua ohi da portaera joerak eta ereduak ezartzea.

Eszenatoki honetan makinen osagaien egoera identifikatzeko, beharrezkoa da monitorizaziorako eta analisirako teknika aurreratuagoak eta konplexuagoak garatzea. Monitorizazio aldagaiak identifikatzea eta aukeratzea, eredu fisiko eta estatistikoen konbinazioa, diagnostiko testak definitzea eta esperimentatzea dira, esaterako, doktoretza tesi honetan heldu beharko liratekeen funtsezko arloetako batzuk.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Departamentua

Ikerketa-lerroa

IKTak eta Automatizazioa

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2018

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2021

Beharrezko baldintzak

Betekizun espezifikoak: Ingeniaritza Mekanikoa / Telekomunikazioen Ingeniaritza

Elkartutako Zentro Teknologikoaren Departamentua edo Unitatea: Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Departamentua

Ikerketa lerroa: IKTak eta Automatizazioa

Aurreikusitako hasiera data: 2018ko urria

Doktore gradua lortuko deneko data: 2021eko urria

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.