Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

IDEKO

Industriari, fabrikazio eta produkzio teknologiatan soluzio teknologikoak ematen dizkion Zentro Teknologikoa.

 
DOKTOREGOA

IDEKO

Industry 4.0, smart manufacturing, machine tool monitoring

IDEKO

HASIERA: 10/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 10/2020

Deskripzioa

Makina-erremintaren industriak, tradizionalki, bere produktua garatu du mekanizazioaren efizientzia, doitasuna eta produktibitatearen parametropean, non “hardwarea” zen foku nagusia. Industry 4.0-aren testuinguruan, paradigma hori aldatzen ari da, joko-arauak aldatzearekin batera. Ikusten ari gara industriaren digitalizazioak markatutako errealitate bat.

Smart manufacturing-a, ezagutza-arlo bat da presente aurkitzen dena agenda mediatikoan, eta garatzen ari da I+G ekimenen bultzada indartsuari esker, bai nazio mailan zein nazioarte mailan. Dena dela, badaude oztopo eta muga garrantzitsuak industria-inguruneak urteetan zehar pairatu izan dituenak beste sektore batzuekin alderatuz. IT-OT integrazioa elementu gakoa da zentzu horretan. IT mundua eta “softwarea” produkzio plantetan, tradizioz OT den ingurunea, sartu behar dira era orekatuan, bertara ekarriz software ingeniaritzaren eta OT zibersegurtasunaren kultura eta praktika onak.

Doktore-tesiak eskenatoki hori testuinguruan jarriko du digitalizatutako automatizazio piramidearen egungo egoera eguneratuarekin.

Proposatutako ikerketa-lana RMMS (Remote Machine Monitoring System) eremuan kokatzen da, makina fabrikatzaileek garatutako software produktu bat ahalbidetzeko beraien bezeroei beren produkzio-aktiboak monitorizatu eta mantentzen.

Nola datuak zuzenduta dauden industria-iraultzaren lehengaia izatera, beharrezkoa da neurketa-marko integral bat izatea makina erremintarentzat, probetxua aterako diona industriaren digitalizazioari eta fabrikazio-analitikari. Produkzio, prozesu eta makina-egoera arloetan datuen analisi aurreratua egiteak eskatzen du oinarri sendo bat izatea makina erremintaren seinaleen neurketa egoki baterako.

Tesiaren emaitza moduan, empresek makina-datuak kaptatzeko metodo eta teknologia bat izango du, oinarritua egongo dena datuak hartzen dituen geruzaren ezartze-denboran efizientzia handiagoa duten estandareetan, Honakoa elementu gako bat da industriaren digitalizazioa azkartzeko, izan ere, antzematen baita dagoeneko industry 4.0aren oztopo garrantzitsuenetako bat izango dela; teknologia bideragarria da baina ezartze-kostua handiegia da.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

IKTak eta Automatizazioa

Ikerketa-lerroa

IKTak eta Automatizazioa

Aurreikusitako hasiera-eguna

10/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

10/2020

Beharrezko baldintzak

- Informatika, elektronika edo telekomunikazio ingeniaritza.

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.