Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

CEIT

Ikerkuntza aplikatuetan bikaintasuna bultzatzen du, enpresen berrikuntza lortuz. Gune profesional eta kulturaniztua aurkituko duzu.

 
DOKTOREGOA

CEIT

Altzairuzko produktu luze ultrafinak, caliber epelean ijezteko teknologiaz baliatuz

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020

Deskripzioa

Europako proiektu baten esparruan garatutako lana izango da. Proiektu honen berrikuntza, caliber epelean ijezteko teknologiaz baliatuz mikrometroa baino gutxiagoko altzairuzko produktu luzeak lortzean datza eta ijezteko tren pilotuen bitartez laginak sortzea du helburu. Honela, karakterizazio mekaniko osoa lortu ahal izango da, eta eredugarri izango diren hainbat osagairen fabrikaziorako material nahikoa ekoiztuko da. Hortaz, balidazioa eskala erdi-industrialera hedatu nahi da eta industrian izango duen bideragarritasuna aztertuko da.  Lan horiekin, aplikazio praktikoa lortu nahi da, eta UFG altzairu luzea erabiltzen duen Europako automobil-industriara azkar zabaltzea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Materialak eta Fabrikazioa

Ikerketa-lerroa

Prozesamendu Termomekanikoa

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2017

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

08/2020

Beharrezko baldintzak

- Materialen zientzia eta teknologiarekin lotutako diziplinetan masterra izatea.
- Gradu amaiera: 2014tik aurrera amaitua (priektua kontuan hartu gabe).

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.