Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

CEIT

Ikerkuntza aplikatuetan bikaintasuna bultzatzen du, enpresen berrikuntza lortuz. Gune profesional eta kulturaniztua aurkituko duzu.

 
DOKTOREGOA

CEIT

Aeronautikan aplikatuko diren nikelean oinarritutako superaleazioetan near net shape-HIP (NNS-HIP) prozeduraren optimizazioa

CEIT

HASIERA: 09/2018

IREKITA

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2021

Deskripzioa

Europako proiektu baten esparruan garatuko da lan hau, Europako industria aeroespaziala sustatzen duen Clean Sky 2 ikerketa-programaren baitan. Proiektuaren helburua, belaunaldi berriko motoreetako turbinen (ultrafan®) karkasetarako tenperatura altuko materialak beroan prentsatu isostatiko bidez (HIP) fabrikatzeko metodo berria garatzea da.

Hautagaiak fabrikazio-prozesuaren urrats guztietan lagunduko du, hastapeneko materialaren (superaleazioen hautsa) karakterizaziotik hasi, HIP parametroen optimizazioa bilatu eta geroko tratamendu termikoetaraino, amaierako materialen karakterizazio aurreratua egiteaz gain. Halaber, hautagaiak aukera izango du aeronautikako enpresekin eta hautsen fabrikazioko enpresekin zuzenean lan egiteko, eta, gainera, Europako beste hainbat ikerketa-zentrorekin eta unibertsitaterekin lankidetzan jardungo du. Eskaintzaren baitan doktorego-tesia egingo da. Zentro Teknologiko Elkartuaren Departamentu edo Unitatea.

Zentru teknologiko asoziatuaren departamentu edo unitatea

Materialak eta Fabrikazioa

Ikerketa-lerroa

Fabrikazio aurreratua pulbimetalurgian eta laserrean

Aurreikusitako hasiera-eguna

09/2018

Doktoretza graduaren bukaera-eguna

08/2021

Beharrezko baldintzak

Materialen ingeniaria, Kimikako ingeniaria, edo Fisikan edo Kimikan graduatua. Master ofizialen bat izan behar du.

Gradu amaiera: 2014 ondoren (GRAL aparte)
Hizkuntzak: Ingeles maila altua

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.