Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra politica de privacidad Aurrera

IK4 Doctorados

 

CEIT

Ikerkuntza aplikatuetan bikaintasuna bultzatzen du, enpresen berrikuntza lortuz. Gune profesional eta kulturaniztua aurkituko duzu.

 
DOKTORETZA-ESKAINTZAK

CEIT

 

Papereko mikrofluidikan oinarritutako biosentsoreen garapena

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA
Hainbat sektoretan garatzen diren aldagai biologikoen monitorizaziorako gailuen diziplina etengabe bilakatzen doa. Oraintsuko garapenetan material berriak inplementatzen hasi dira, kostu murritzagoa izanagatik ere, moldaerrazagoak direlako. Horien artean azpimarratzekoak dira zelulosan oinarritutako substratuak, laginak zehazkiago eta errazago bideratzeko aukera ematen baitute. Proiektu honetan, beraz, biosentsoreak diseinatu, fabrikatu eta karakterizatu nahi dira, atzitze-estekatzaileak...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Ura eta Osasuna

Biogailuak eta MEMS

 

Eskaintzaren titulua: Metrologia industrialean aplikatuko diren laser ultraazkar bidezko gainazal-prozesuak

CEIT

HASIERA: 09/2017

BETETA

Metaletan encoder linealak grabatzeko laser bidezko gainazal-prozesuen garapenean sartzen da eskaintza. Oso prezisio altuko grabatu-prozesuak burutu nahi dira, gailu sendoagoak sortzera bidean propietate optiko berriak zehazteko. Prozesuen zehaztapena, grabazioa eta karakterizazioa egin beharko dira.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Materialak eta Fabrikazioa

Fabrikazio gehigarria eta Laserra

 

Trenbide seinaleztapen-sistemak

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA

Trenbide seinaleztapen sistemen proiektuen esparruan ikerketa. Zeregin nagusia etorkizuneko sistema elektroniko eta komunikazioko tren seinaleztapen sistemen garapenean lan egitea izango da.Etorkizuneko trenbide seinalatzeko sistemen lanaren barne sistema eta interfazen garapena, laborategi eta landa-laneko probak, eta abar. Etorkizuneko trenbide seinalatzeko sistemen lanaren barne sistema eta interfazen garapena, laborategi eta landa-laneko probak, eta abar.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Garraio eta Energia

Garraio eta Energia Monitorizazioa

 

Tren osotasuna monitorizatzeko sistema ontziratuak

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA

Teknologia aurrerapena funtzioen tokiaren exekuzioa transferitzeko aukera ematen du. Trenbide kasuan, azpiegituran egiten diren funtzioak trenen ontziratzea mugitu daitezke. Honek abantaila handiak ekartzen ditu instalazioan, mantenimenduan eta  esplotazioan. Horrela, ikerketa trenaren osotasuna monitorizatzeko trenena instalatu daiteken sitemen inguruan egingo da. Hau, sentsore desberdinak, komunikazioak, komunikazio sareak etab. kudeatuko duen sistema bat izango da.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Garraio eta Energia

Garraio eta Energia Monitorizazioa

 

Altzairuzko produktu luze ultrafinak, caliber epelean ijezteko teknologiaz baliatuz

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA
Europako proiektu baten esparruan garatutako lana izango da. Proiektu honen berrikuntza, caliber epelean ijezteko teknologiaz baliatuz mikrometroa baino gutxiagoko altzairuzko produktu luzeak lortzean datza eta ijezteko tren pilotuen bitartez laginak sortzea du helburu. Honela, karakterizazio mekaniko osoa lortu ahal izango da, eta eredugarri izango diren hainbat osagairen fabrikaziorako material nahikoa ekoiztuko da. Hortaz, balidazioa eskala erdi-industrialera hedatu nahi da eta industrian...

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Materialak eta Fabrikazioa

Prozesamendu Termomekanikoa

 

Funtzio anitzeko gainazal metalikoak kopuru handitan ekoizteko laser-prozesuak

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA
Hainbat aplikazio-esparrutarako (metrologia, energia metaketa, medikuntzako inplanteak...) funtzio anitzeko gainazal metalikoak kopuru handitan moldatzeko laser-prozesuen garapena helburu duen proiektu europarraren baitan garatuko da lan hau. Material ezberdinen gainean laser ultraazkar bidezko definizio, grabatu eta karakterizazio prozesuak egingo dira, baita eurei dagozkien funtzionaltasunen aurrebalidazioak ere. Eskaintza honekin batera doktorego-tesia egingo da.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Materialak eta Fabrikazioa

Fabrikazio gehigarria eta Laserra

 

Ceit-IK4 zentroko robotika eta ikusmen talderako ingeniaria

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA

Sistema robotiko eta mekatronikoak garatu, programatu eta abian jartzea. Zeharkako transmisiodun sistema mekanikoetarako eragingailuen kontrola.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Materialak eta Fabrikazioa / IKT (Informazio eta Komunikazioen Teknologia)

Ikusmena eta Robotika

 

Nanomaterialen hazkuntzarako laser-teknikak

CEIT

HASIERA: 09/2017

IREKITA
Hautagaiak materialen hazkuntzarako teknologia berrien esparruan garatuko du jarduera.
Laserraren laguntzaz CVD prototipoa garatu beharko da, argi-igorleetan, nanosentsore kimikoetan eta ehunen ingeniaritzan aplikatuko diren eta dimentsio nanometrikoak dituzten materialak jalkitzeko.
Eskaintza hau FET-Open proiektu europarraren baitan kokatzen da eta doktore-tesia egitearekin lotuta doa.

DOKTORETZA GRADUAREN LORPENA: 08/2020


Materialak eta Fabrikazioa

Fabrikazio gehigarria eta Laserra

IK4 Research Alliance HAUTATU LEHENTASUNAREN ARABERA ZER ESKAINTZETAN EMAN NAHI DUZUN IZENA

Lehen aukerari 1 jarri, eta azken aukerari 3.

Gogoan izan aukerak behar bezala konfiguratuta dauzkazunean bakarrik sakatu behar duzula “Bidali”. Bitartean, aukerak gehitzeko edo lekuz aldatzeko, erabili “Gorde”.